XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Elikatzeko manera dominazione sistemen islada mintzaldia

Igante hontan iganen den Hartzidüraren bestaren kari diren mintzaldietan. Elikadüra dominazione sistemen islada izenekoa emanik date. Gizarteak gure jateko maneran eragin dü eta zertan agertzen den historian eta egünko egünean aipat£uko düAmaia Castorenek Baigorriko Historia eta Sükalte erakasleak :


Igantean, Urdinarben goizeko 10ak30tan.

Previous Next

Ez usteko deia üken düe duala hilabete zonbait Gamereko herriko etxean. Belgikako ikerlari batek züan atzaman musa bat duala urte zonbait. Esküzko idatzi batekin gainen bai eta argazki bat. Marie Anne Iribarne Oxoaix Tardets idatzirik zen bena letera zonbait ezabatürik, gaitz izan da ikerlariarentako Eüskal herriala heltzeala.
Arolsen artxiboentako lagüntzale da ikerlaria eta museoko züzendari frantses batekin mintzatü ondoan, Xiberoko izen bat izateko posibilitatea aipatü dio eta hola da honarat arrajin.
Jean Iribarne en musa zen ordüan, Battitta Aguer-en osaba batekin ber denboran eküatürik izan zena.  Errefusiatüer mügaren igaitera lagüntzen beitzütüen.
Atzamanik izan ondotik deportatürik izan ziren eta Alemaniako kanpo batetan hil.
Battitta Aguer-en gana joan gira, ixtoria hau konta dezan :

Previous Next

Iragan astean, Txomin Peillenen xiberotar idazlearen testuen bilduma bat presentatü dü Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean.
Joseba Sarrionandiak Peillenen ikerketak, ipuinak, artikülüak, hautatü eta bildü dütü libürü batetan.

Xehetarzünak Joseba Sarionandia idazlearekin :

10 egün pantaila kontsümoaren txipitzeko

10 egün pantailen kontsümoa desafioa berriz ere hor da.
Badü orai urte zonbait Kanadatik hasi zen egitasmo hori Eüskal Herrian ere ospatzen dela. Izan ordenagailu, smartphone ala telebista, gure pantaila kontsumoa geroago eta handiago da urtez urte.
Horrentako destoxikatzeko ariketa bat proposatürik da. 10 egunez, pantailarekin igaiten dütügün momentüen ordezkatzera : irakurketa, jokü ,pasealdi edo beste eginkizün batekilan.
Eskola desbardinek hortan parte hartzen düe, horietan Eperra ikastolak. Horrentako libürü bat eskeini düe haur oroer aktibitate desbardin proposatzez baitan.
Eperra ikastolako Karine Ximitx erakaslea eta ikasleengana joan gira jakiteko nola igaiten zen :


Maiatzaren 13an hasirik 22eala arte da igaiten aurtenko antolaldia.
Generation F aste batez ikusgarri bat eraiki

Xiberoko Gazten poloak xede bat proposatzen dü gazteer apirilaren 22tik 26eala.
Eüskal hirigune alkargoko gazte zerbütxüa eta Sohütako herriak lagüntürik. Bi antzerki konpaniek ( Théâtre du Voyage Interieur, eta LUIT) Errejent, koregrafo, dendari eta sonü sorzale bat proposatüko düe gazteen lagüntzeko.

Xedea da aste batez ikusgarri delako baten prestatzea, emaiteko ondotik pübliko aitzinean.
Aipageia : 2170 urteko 10 gazte horra dira egüko biztanleen ezagützeko. Hen bizitzeko maneretaz, üsantetaz ariko dira oraikoekin konparatzez.
Antzerki, dantza, eta sonüak nahasi gei dütüe.
Hortaz gain ateleria bat proposatzen due püblikoarentako apirilaren 24an.
Florian Ploffoin, Gazte poloko animazalea :


Xehetarzün haboro edo izenaren emaiteko 06 23 33 32 73