- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3521
Behi eznearen arrenküren gainetik
Behi eznea saltzen düanarentako geroak ez dü esperantxa handirik emaiten. Johañe Etxemendi Iruriko laborariarentako, beste elkibide baten atzamaitea ezinbestekoa zen. Aste hontan, Eüskal Herriko Laborantxa Kanberak Goretxea etxaltea bijitatzea proposatü dü, eta iruritarrak sortü berri düan GAECa aurkeztü dü laborantxako ikasle zonbaiten aitzinean. Lakarrin eüskal xerriak hazten dütüan Sacha Standen partaidearekin, behi eznea gaznatzeko eta yaourten ekoizteko ekipatü dira. Gaüza jakina da eznea saltzeko partez gazna edo beste mozkinak saltzez etekinak edo irabaziak handiagoak direla. Johañe Etxemendiren erranetan, bide berri horrek dü bere etxaltea aitzina eramanen. Erran dezagün halere, ezneaz gain, Iruriko laborariak jadanik sagartzeak bazütüala eta sendabelarrak ekoizten zütüala ere.
Entzün Johañe Etxemendi :
Entzün Sacha Standen :




Düala urte bat Ozazeko zübü ondoan negütegiak altxatürik izan ziren. Baratzegintzan plantatü da han Joël Arla amikuztarra, eta bere lan egiteko manera biologikoa da. Üsatü porrü, tomate edo entsaladez gain, beste gisako belarrak ere lantatzen dütü azken denboretan : peresila, txarpoila (thym) edo porrütipula (ciboulette) besteak beste. Saltegier saltzen deitze landareak, bena jenteer ere bai leküan berean.




Neskenegün hontan (apirilaren 3) Azkorriak bortak zabaltüko dütü urte oroztako feidarentako. Aurten, gazna berri bat proposatüko dü koperatibak, "Eztia" izenekoa. Hortaz gain, Azkorriaren saltegian feidaz kanpo (hots egün oroz) beste mozkinak salgei dira, horien artean Eztigar sagardoa, Irulegiko ardoa, Ezpeletako piperra eta beste. 

Idauze-Mendin, ordokia eta bortüaren arteko lür zonbait barreatürik izan ziren frantses iraultzarekin. Iraztorra, otatzea edo oihan lür pezak üsü beren jabeen lürretarik hürrün eta barreatürik beitziren, ez ziren lantürik izan azken urteetan. 2003ko "PCD"arekin, gogoeta bat hasi züen herrian lür pezen jabeen artean arra partekatzeko.
haitza bazterrean ebilten denak arrain beno zikinkeria haboro ikusten dü. Oskiak, plastikak, errotak eta beste zernahi gaüza metatzen da urtez urte hur bazterretan. Champo lizeoko 20 ikasle Bildozen izan ziren iragan astean, denak oro mekanikako ikasleak, Ühaitzetik zikinkeria horien elkitzeko. Ikasleen ardüradünek sentsibilizatü nahi zütüen, beren ofiziotik kozadüra ez beita hürrün ez bada kasü egiten (olioak...). Iragan urtean egin züelarik, 2 metra kübiko elki zütüen hurretik. Bildü ondoan, zikinak Atharratzeko berex günealat eraman zütüen, herri alkargoako langile den Mixel Iratzabalekin ikusteko nola antolatzen den berexketa. 
