XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Bada goi mailako industria eta zerbitzüak eskeintzen dütüen enpresarik Xiberoan

Berriz ere, hortaz ohartü dira igaran astean Odace egiturak antolatütako entrepresen bisitan. EMO eta Etxe Formation-ek lantegi berriak jarri dütüe Sohütako lizeoaren kantean eta horiek dira bisitatü. EMO entrepresak indüstria saileko entrepresa desbardin hanitxentako püntako piezak egiten dütü, izan aeronotika, petrolio, ala hazkurri sailan. Etxe formation-ek haatik eskeintzen dütüen formakuntza desbardinak aipatü dütü. EMO entrepresakoak :


Alain Etxeberri Etche Formation :

Pierre Aguer bisitalarietarik bat :

Beñat Elkegarai ODACE-ko bürüa :
Xahuki enpresak nausi berri bat badü

Marie Pierre Othondok lagün batekin 1985ean abiatü züan enpresa, Xiberoala bizitzera ützültzeko xedearekin. Hatsarrean xahatze zerbütxüak langile bateri galtegitea kostümaturik ziren, bena ez lantegi bateri. Emeki emeki jenteak kostümatzen hasirik, arrakasta handia bildü dü entrepresak. Hola orai 9 langile badira, horietarik 4 gizonak izanki. Galtoren 3/4a xiberoan bada, Behe Nafarro eta Biarnora joaiten dira ere bai, izan partikülar ala pribatüentako. Alain Ibarrondo da Xahüki-ren bürü berria. Marie Pierre Othondo eta Alain Ibarrondo :

Barnekaldeko komerzioen batarzüna hedatzen ari da

Xiberoa, Amikuze, Garazi-Baigorri eta Hazparne ondotik Kanbo sartü berri da eta Bidaxune eskualdeak ere ürratsa egin behar lüke ! Eüskal herria bihotzean edo "Pays Basque au Coeur" Batarzün hau sortü zen düala 10 urte, komerzioen biziaraztea barnekaldean helbürüarekin. 10 urte berantago erraiten ahal da desafioa etxekitzen dela . Hortakoz dinamika azkar bat plantan ezaririk izan da eta partaide andana batekin hitzarmenak izenpetü dira. Bezeroen edo klienteen etxekitzeko barnekaldean; entrepresek eskentzen ahal dütüe langiler opari txekeak. Entrepresarentako abantaila delarik legarren apaltzea. 10 urteren bilanan agertzen da sistemak arrakasta badüala, gazteak instalatzen direla barnekaldean eta entrepresekin partaidetzak emendatzen direla. Claire Orabe, Eüskal Herria Bihotzean batarzüneko langilea :

Xarrikota peko hur zentrala

Üngüramenaren aldeko aste ondarra zelakoz, Xarrikota peko hur zentralan ate zabalak ziren, eta Christine Etchegoyen, zentralaren joanarazleak, günearen istorikoa eta bisita gidatüa egin dütü. Xarikota peko zentrala abiatü zen 1794an, eihera bat zenurteek desegin züen eta 1905an züan hur zentrala egin, Mauleko Etchegoyhen familiak. Egün, 800 bat familien argia ekoizten da, üngüramen sailan arrau zorrotzak dütüe eta 2 miliu euro eko lanak egin berri dütüe arrainen pasajearen egiteko. Argi indarraren merkatüa zabaltü denetik, ekoizle ttipiak algarretaratü dira eta « Energie d’ici » edo hebenko indarra markarekin saltzen düe : Christine Etchegoyhen :

Mauleko Nobia pala egilearen lantegi berria zabalik da

Palen egiteaz gain, esku huskako lotüra/panzamentüen egitekoak eta pelotakariek behar dütüenak oro salgei dira; jauntsi xuriak barne. Horietaz gain, oski eta beste jauntsi zonbait ere edireiten ahal dira, baita lasterkatzekoak ere. Bestalde üsatüzko 13 pala motak egiten jartraikitzen düe, Akitania orotan saltzen dütüenak. Saltegia lehenoko Sarrasin Citroen-en lantegian kokatürik da, hots Sohutako bidean. Stephane Harbustan entrepresa bürüa :