XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoko komertzioa trenpü gaitzan da!!

Leküko komertzioak indar arrahartzen düe !! Orrokorki tendentzia kanbiatzen ari da, eta erosleak arrajiten dira leküko komertxantaren ganat. Hori düe ja senditzen UCA barnekaldeko komertxantak jüntatzen dütüan elkarteak. Haatik Basabürüan ez da etxit ber dinamika, prentsa salzalea zerratü beita. Hotx hiri handiek ezagütü dütüen trabak ez dira agertzen barnekaldean eta 2018ko urtea urte hona izan dela segürtatü deiküe Peio Queheile Odace eta UCAko kidea:

Joanarazle berriak Iratiko ostatü jatetxean.

Kevin Perez eta Donatien Pochet deitzen dira Iratiko ostatü jatetxearen joanarazle berriak. Kanadan egonen ziren ostalaritzan lanean urte lüzez, eta ondorioz Irati egiten den hotza eta sentitzen ahal den ürrüntarzüna ez zaie destordenari agertzen. Abentüaren 22an arrazabaltü düe, obra zonbait egin ondorren. Leküko ekoizpen freskekin lan egiten düe, ondorrioz karta arraheinki kanbiatüko düe. Sasoi hontan, salda eta saltsan prestatürik haragi ezbardinak proposatzen dütüe besteak beste. Kevin salan eta Donatien sükaltean, lan hanitx düe atsarretik eta orai langile eskasean dira, hortarako sükalte lagüntzaile bat eta zerbitsari bat txerkatzen düe. Iratiko osatü jatetxea zabalik da bakantza denboran egün oroz, bestelan zerratürik da astelehenez. Kevin Perez :

Langile fidelak ohoratürik!

Hastoy & Lagun enpresetako Jean Louis Ondarsühü eta Beñat Lestarpé erretretalat joan dira 10 eta 43 urtez ber enpresan erauntsirik. Horren kari igan ostiralean Atharratzen besta bat antolaturik zen lagile paketarekin. Jean Louis Ondarsühü eta Beñat Lestarpé:


Domino Hastoy:
"Olurra" enpresa bürki saboa sortü dü!

Bürki xapatik landa, « olurra » izeneko enpresak saboen egiteko ürratsa eginik dü !! Ezagützen badira burki xaparen korpitzarentako huntarzünak, ez zen orano ezagütürik larrearentako egiten ahal dütüan ekarpenentako. Hortaz jakinean, Bertrand Dhulst enpresa bürüak, saboen egitean plantatü da . Beti bezala, biologika beno hürrünago joaiten den « nature et progrès » labelan sartzen da. 6 sabo süerte egiten dütü mementoan, jakitez hurki edo likida diren saboak gei dütüala egin zalexka ere Xibero Bio eta Atarratzen ere edireiten ahal dütützüe Bertrand D'hulst:

Xiberoan Egüberri!

Xiberotarrek xiberoan eros dezen, Maule eta atharratzeko 49 saltegik Egüberriko animazioak abiatu dütüe. ‘Magia’ren üngürüko besta horrek 3 aste iraünen dütü. xehetarzünak UCA xiberoko saltzaleen batarzüneko Peio Queheille-ekin: