XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

CAOSO eta AXURIA koperatibako lehendakariek, axurien IGPa presentatü düe Pariseko Laborantsako saluan, departamentüaren egünean. Bada hamar bat urte, borrokan ari direla IGP horren lortzeko eta azkenean kausitü düe. "Memento honean agertü dela", erran düe, süxtut aragiaren ekoizpen-ütürria nahi delarikan jakin. Pariseko jatetxe handietako sükaltariek, hortaz kasü egiten düe eta IGP markari esker experantza düe, merkatü berrien kausitzea Frantzian eta beste erresumetan. Egüberriko axuriak prezio honean saltzen badira, ondotik Espainako merkatütik landa dira prezioak apaltzen . IGP horrekin experantxa düe prezio hobenean saltzea bazko arte.

Entzün Peio Quihillalt Axuria kooperatibako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Berexten dügün ondarkinen biltzeko, VEOLIA enpresarekin kontratüa bi urtez lüzatüko dü Xiberoa Herri Alkargoak. Kanbiamen handi zonbaiten mezperan gira. Dagün üztailatik harat, bitrezkoak bil-ontzi kolektibo berrietala eraman beharko dira eta ez dirate haboro "kexa hoilietan" ezari beharko. Haatik, ibilmolde honek ez lüke lüzaz iraün behar, Herri Alkargoak urte ondarra gabe hala deliberatzen badü ere. 2015 edo 2016ko bereixteko ondarkinak "Bil-ontzi kolektiboetan" antolatzeko gogoetatzen ari da. Hatsarrean, ibilmolde hori inbestizamentü handia bada, abantaila franko eskentüko dütü. Funkzionamentüa merkeagoa date, langileen lan baldintzak hobetüko dira, herritarrek bereixten düenaren araberan pakatüko dütüe legarrak eta oroen bürü "Eritarzün Segürtantxa Kütxak" eta "Grenelles-ko hitzarmenak" egiten dütüen gomendioak segitürik dirate.

Entzün Roger Borthelle Xiberoa Herri Alkargoako haütetsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ezpartiña egileak bildü dira Maulen, 2014ko moda tendentzien berri biltzeko. Parisetik jinik Guillemette Schlegel hoinetakoen moda aditüa hor zen tendentzien berri zabaltzeko. Moda aipatzean arroper pentsatzen badügü, "hoinetakoek ere beren leküa badüela" erran dü eta etxiki behar dela, alde batetik, tendentziak jarraikiz eta bestetik kanpoko salmentak lantüz eta azkartüz. Ezpartiñak Xiberoan eraikirik izatea inportantzia beitü, jakintza hortaz azpimarratü behar da.

Entzün Guillemette Schlegel hoinetakoen modan ardüratzen dena :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Geroan sinesten beitü, inbestizamentü handiak egiten dütü Mauleko Etche Sécurité enpresak. Bi miliu euro ezarten dütü egoitza berriaren eraikitzeko Bildozeko enpresa eremüan eta beste miliu bat tresneria berrian eta barneko sarean. Dagün üztailan, Mauleko egoitza zaharretik Bildozekoala joanen da. Mementoan 25 langileetara heltzen da, berriki sortü dütüan 7 lanpostüekin. Segürtantxako 60 000 bota pare ekoizten dütü urtean, sü ehaileentako, kimika, eta elektrizitate sailentako. Armadarentako aldiz, nüklearra, kimika eta bakterietaz zaintzen diren bota bereziak egiten dütü ere.

Entzün Pierre-François Etxegoyhen Etche Securité enpresako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

“Eusko” Euskal Leküko Moneta baliatzen ahal da Xiberoan, urtarila ondarreaz geroz. Xibero Bio saltegian "Eusko"-en kidetza hartzen ahal da eta euroak trükatzen ahal dira, eusko batek euro bat balio düalarik. Partaide diren saltegietan erosketak egiten ahal dira "eusko"rekin pakatzez eta saltzaleek beren ornitzaileak euskoekin pakatüko dütüe edo sinpleki beren erosketak euskoekin eginen dütüe. Mementoko, 10 bat saltegi, enpresa edo laborari partaide dira.

Entzün Maulen saltzale den "Tano Cuir"eko Maddi Anso : 


Entzün Sophie Etcheberry "Sofi'Coif" saltegikoa : 

Entzün Aurélie Lartigue Xibero Bio saltegikoa :