- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2905
Enplegüarentako egin den lanaren aipatzera jin da Elkar enpresan Georges Labazée senatarioa
Urte hatsarreaz geroz plantan ezarririk izan da “Embauche PME” dispositiboaren.
3767 enplegü sortze langütürik izan dira jadanik departamentüan, 897 enpresa ezbardinetan.
Enpresa bürüen oharren biltzeko, egün horietan, zonbaiten ganat ebilten da Georges Labazée senataria eta holaz Mauleko Elkar enpresan zen iragan ostiralean.
Elkar enpresan, “Embauche PME” dispositiboa baliatü düe hiru lanpostüen sortzeko.
Lagüngoa, urtekal eta langilekal 2000€koa da eta bi urtez irauten ahal dü.
Georges Labazée eta Jean Jacques Carriquiriborde Elkar enpresa bürüarekin enpresen enplegüaren aipatzeko parada:


Herri alkargoak ,internetez xiberoko komerzioen saltzapenak builtarazi nahi dütü e-komerzioaren bidez.
Iragan üztailan, düala kasik urte bat ETCHESECURITE Bildozeko lantegiak süte bat üken züean.
Bildozeko OROCBAT pate enpresa famatüa handitzen ari da.
Xiberoan, 2015 eko üdako sasuak marka güziak hautse dütü.Hala zer erranik izan den turisma bulegoaren biltzar nausian.