XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Etxalteetan etxe animalak dira haboroxienetan, horietan laborantxa eta bizigia sozial egiteko posible lizate.

Hori aipagei izan da Barkoxe Bizik antolatü düan gaüaldian.

 

Renouveau Paysan alkarteko Lulu Lugan eta Linda Rieu:

Jeannot Agor:

Anna Chavepayre Encore taldeko arkitektoa:

 

Espiute herrian Mouliaa etxaltean xede hortan ari dira Lulu, Linda ta Anna.

Hortako Office 64ek etxaltea erosi dü eta hortan 6 bizigia eginen dütüe, horietarik 2 laborarientako, bakotxak baratzezain edota sendabelarrekin aritzeko lur peza bat badüalarik.

Eta horiek oro 550 euroren alokaidüarekin.

Previous Next

Ragga eta dance hall dantzak ikasteko parada dükezüe Pagolan !

Maurine Martin-ek Jamaikatik jinik dantza mota hori erakatsiko deizüe. Berriki Xiberoan instalatürik, bere jakitatea partekatü nahi dü.

Eskoletan ebiliko da haurrer animazione egiteko eta Pagolako Auzteia ostatüan 3 ikastaldi proposatzen dütü gehitientako apirilaren 3an, maiatzaren 25an eta arramaiatzaren 12an.

Izen emaiteak 06 71 19 26 03 telefono zenbakilat deitzez.

Maurine Martin :

Aktibitate hontaz gain Maurine Martin Berritza alkarteko langilea da eta bilhoak ere mozten dütü jenteen etxeat hüllantzez.

Informazio haboro : https://www.momoshaircut.com/

 

Aeronotikarekin lan egiten düen enpresak inkiet dira

Aeronotikako enpresak inkiet dira !

Prezioen goratzeaz audela enerjiaren aldetik, orai Ukraniako gerlaz hunkirik dira.

Xüxenka alde batetik Russiarentako egiten ziren hegazkinen merkatüa galtzen beita, eta saihetsetik ere silikona eta burdunak azkarki goratzen beitira ere.

Euskal herrian eta Xiberoan partikülarzki enpresa hanitxek hortan lan egiten düe hala nula Lophitz indüstria taldea

 

Benat Elkegarai ELKAR enpresako bürüa: 

Previous Next

Igan astean gasoila 25 zentimaz emendatü da, gora beheran aste hatsarre huntan litroa 2,15 € etan da.

Orokorki jentea inkiet da, süstut mendigüneetan non eta otoa hanitx baliatürik den kurritzeko.

Atharratzeko Serge Carrère ezantza saltzalearengana hüillnatü gira :

Manifestaldi bat prezio hantze artifizialaren kuntre Lakarrin

Prezio hantzeen ala spekülazionearen kuntreko manifa antolatzen da Lakarrin Xiberoan.

Martxoaren 12an, goizanko 10 orenetan  , Lakarriko kuntseilüak kümitatzen dütü barnealdeko herritarrak oro eta partikülarzki gazteak manifestaldi hortarat.

Lakarriko borda ttipi bat 8000 euroetan erosik eta hüllan 400 mila euro saltzearen salatzea eginen da parada hortan

Lakarriko mera Dorothée Nabarra: