XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Ehün bat ikasle dira Sohütako lizeoan Chatel erreformaren kontre altxatü direnak. Iragan ostiralean (abentüaren 18) hasi ziren manifestaldi batekin, Mauleko beste lizeoetako ikasleak bildü nahian. Champotik hasi ziren eta han zonbait adixkide berenganatü, eta San Frantsesen berriz arrakasta güti kausitü züen. Hots, ez ziren antolatürik. Egün berriz (abentüaren 16), Sohütako lizeo aitzinean sü bat piztü düe hotza ez dadin traba izan, eta edari beroak ere badütüe.
Erreformaren helbürüarekin ados dira, erran nahi beita gazteak hobeki orientatzea eta zailtarzünean diren ikasleen lagüntzea, bena hortarat heltzeko gobernüak haütatü düan bidea salatzen düe.
Entzün Lucille, ikasleen bozeramailea :


Entzün Zachary, ostiraleko mobilizazioaz :

Zachary Xiberoko Botzaren mikroanSü bazterreanLucille Xiberoko Botzaren mikroan

Lokotin, Kamerunen, osagarri arrenküra handiak badütüe (bereziki Ihesa edo Sida eta paludismoarekin), eta ahal güti erien artatzeko. Christian de Gaye (argazkian erditan) Mauleko sendagileak hanko egoera ontsa ezagützen dü, eta ontsa badaki osagarri mailan zertan diren lehentarzünak. Erran behar da bere alkartea (Les Chemins de Lokoti) Kameruneko beste alkarte batekin ari dela alkarlanean. Gisa hortan, afrikarren galtoer ihardetsi nahian ari dira lanean heben.
Jadanik joan-jin bat beno haboro egin düe, sendagai, preserbatibo eta zernahi tresneria eramaiteko. Bena xede handiena Lokotiko osagarri zentroaren arraberritzea izan da. Aurten adibidez, zentroan sistema elektrika fidagarria ezarri düe, argi indarra joaiten beitzen arteka.
2010eko xedeetan, aipagarriena delako "container" baten igortea izanen da, Mendikotatik Loktirat, sendagai eta materialez beterik. Bena gaüzak igortea lagüntzaren parte bat besterik ez da. Leküan leküko elkibideak ere txerkatzen dütüe. Hur pützüak ala ütürriak eraikiko dütüe, eta bedezi eta erizainak Afrikarat igorriko dütüe leküko jenteen formatzekoa. Informazio haboro beren web günean, heben klikatzez.
Entzün Christian de Gaye :


Lokotiko informazio haboro badüzüe bideo hontan :
{youtube}Rui0b1ZSA4w{/youtube}

Terre Verte alkartea prentsaren aitzinean agertü da aste hontan Donapaleün. Sarrikotapeko alkarteak ahal düan güzia egiten dü Bil ta Garbi sindikatak haütatü bidea okerra dela egiaztatzeko. Aipatü gabe izan ziren bilküra eta manifestaldi ezberdinak, 2008ko herrietako haüteskundeetan,Terre Verte alkarteko kide den Laurent Etcheberry aüzapez izendatürik izan zen.
Azken denboretan, Sarrikotapeko alkarteak lan berezia egin dü ondarkinen berexketaz. 20 familia haütatü dütüe, denak bolondresak, eta ondarkinak berexi eta pezatzea galtegiten zeie. Erran behar da lau familientako pezü izan dela, eta esperientzia ez jarraikitzea deliberatü düela. Haatik Terre Vertek esperientzia hau eraman hiru hilabeteen bilan baikorra egin dü aste hontan. Dio berexketa "behar bezala" egiten delarik, azkenean gure ondarkinen %11 baizik ez dela zikinontzian atzamaiten. Esperientzia honen beste alde baikorra jenteen ohidüren kanbiatzea izan dela azpimarratü düe.
Entzün Laurent Etcheberry, Sarrikotapeko aüzapeza :

Bihotzeko ostatüak edo Restos du Coeur delako alkartearen negüko kanpaina laster hasiko da (abentüaren 7an). Coluchen bidea hartü düenek bi permanentzia eginen dütüe dagün astelehenean eta ondokoan (azaroaren 16 eta 23) Mauleko sühilzaleen egoitza ohian. Iragan urtean jadanik, apairü horien beharrünean zirenak bikoiztü ziren aitzineko urtetik.
Entzün Norbert Olagarai :

Clic Xendak antolatürik beste alkarteen lagüntzarekin, Aste urdina egiten da Xiberoan ere urtez-urte. Adinetakoer informazioa ekartea eta belaünaldien arteko zübü bat proposatzea da xedea, gazteak adinetakoekin nahastez. Bereziki erretretan sartü berri direner, beren denbora libreaz zer egiten ahal düen jakinarazi nahi zaie.
Aurten hiru hitz ordü proposatürik dira dagün astelehena eta ostegüna artean. Astelehenean, Mauleko parropia gelan, adinetakoen salua antolatürik da. Han izanen diren alkarteen zerrenda lüzea da. Josette Bosq :


Asteartean, delako "télémédecine" edo internet bidezko artatze zerbütxüak ezagützeko parada izanen da. Argibideak emaiteaz gain, ikusten ahalko da praktikan nola bedezien arteko lana aisago bilakatzen düan internetek :

Eta azkenik, ostegünean, argazkian bezala, adinetakoak eta gazteagoak alkarrekin txostakatüko dira :

Aste urdina :

Ürrietaren 19, astelehena : Arrestiriko 2etarik 5etara, Mauleko Parropia gelan

Ürrietaren 20, asteartea : Arrestiriko 2etarik 4etara, Atharratzeko kirol gelan

Ürrietaren 22, ostegüna : Arrestiriko 3etarik 5etara, Mauleko zerbütxü günean, Irati gelan