- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2617
Alkarretaratzea bihar Domintxinen!
Atzo goizan, Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko etxalteen jabeek, bai eta ELB sindikatak, Pariseko ordezkaritza batekin züen bilküra gaixki igaran da. Bakoitxa bere plantan egon da eta elkibiderik ez da atzaman. Hiru etxalte horietako oiloak eta ahateak beti ehorik izateko arrisküan dira eta horren kontre ELB-k bühürtzen jarraikitzen du (izenpedüra bilketa heben). Hortarako, ostirale hontan dei egiten dü alkarretaratze handi batetara Domintxineko plazan. Laborari, langile, kontsomazale, aüzapez, ororer dei egiten dü 10:30etarik 14:00etara han biltzeko. Algarganatze hortan, ahateki eta arrautze muleta jateko badate.
Pampi Sainte Marie ELB sindikatekoa :


Atzo goizean ahate gripa dela-eta, oilo eta ahate hazleer hitzezko süstengüa emaitetik, süstengu fisikoa eman düe ehünka jentek. Barkoxeko Ühartea etxalteak ahate hazkuntza bat badü, eta Prefetak abisatü dü astebürüa jin gabe ahateak oro ehoko zeitzela. Alta, aitzineko egünetan egin dütüen ikerka edo analisek dioie hazkuntza sanoak direla, bai Barkoxen, bai Domintxinen nola Gabadin, Ühartea, Berho eta Prebende etxalteetan. Atzo goizan, hedexuriak jin dira bena ikusi düe bazela jente franko, ELB sindikatak deitürik. Eta ELBk erran dü hazkuntza sanoak ez dütüela hiltzen ütziko. Elkarretaratzeak non diren jakiteko telefona zenbaki bat bada, hau delarik:
Azkorria gaznakagiak bedatseko feida antolatzen dü neskenegün hontan. Igaran urtean, 460.000 litro ezne bildü düe 16 etxalteren artean. Hatsarrean beno 100.000 litro haboro ekoizten düe, eta aitzineko urtean beno %10 haboro. Ezne gordinean 2 eta 4 kg-ko sormarkako gaznak saltzen dütüe. Haboxeena Frantzia hego sartaldean. Musikildiko Azkorria gaznakagian, goizanko 10 orenetarik arrestiriko 6ak arte bortak zabaltüko dütüe. Gaznak prezio honean, Lurramako errezeta liburua, eta ardi gaznarekin eginik den jogurta erosten ahal dirateke. Egileak ere hor dirate xehetarzünen emaiteko.
Hegazti griparen kontreko borrokan, Frantses gobernüak erabaki dü "Vide sanitaire" edo hilabetez beren laborantxa bastimentüen hütsik begiratzea galteginen zaiela Pirinio Atlantikoak Departamentüko ahate hazleer apirilaren 17tik maiatzaren28ala. Delibero horren salatzeko, 80 bat ahate hazle bildü ziren igaran ostiralean, Gabadin, ELB sindikatak deitürik. Eremü babestüa den lürralde hortan, hazle batek Departamentuko "popülazionearen zainzale" den egitürarenganik arauari saiheste bat üken dü ahate ekarrarazteko. Üdüriala ahate horik hegazti gripaz hunkirik ziren, eta ondorioz, eremu hortako ahatezionea oro eho beharko dira. Hots, nahiz sanoak izan, Gabadiko Bernadette Prebendek bereak ehoarazi beharko dütü, hala manatü beiteio DDPP edo Departamentuko Populazionearen Zainzale den egitürak. Barkoxeko hazle bat ere ber kasüan litaike. Ez düela holakorik egiten ütziko erabaki düe Gabadin bildü diren jenteek. Legearen kontre joaitez, 15.000 €ko berbala arriskatzen düe.