XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Arnaud RodriguezAzkorria kooperatiba eta beren gazna ezagützen hasi gira Xiberoan. Ez da beharbada hain ezagün gazna horren egilea, edo "maître fromager" delakoa... ata, bere jakintza eta tekniken arabera dü gustüa Azkorriako gaznak. Arnaud Rodriguez eta bere ofizioa hobeki ezagütü nahian, goiz batez bijitaz joan gira Muskildirat.
Arnaud Rodriguez bere neskatila lagünarekin ari da lanean gaznatzeko gela beroan, eta düala güti heltü den Daniel Erbin ere bai. Lehen gaznen ekoiztetik egün artinoko lanak aipatü dütügü gazna egilearekin.
Entzün erreportajea :


Eta xehetarzün haboro Azkorriaren web günean.
Daniel Erbin eta Virginie
Argazki haboro ikusteko, klika heben pean "haboro irakurri"

Sarrikota-peko ondarkintegi xedea aitzina eramanen da, Bil ta Garbi sindikatak hala deliberatü ondoan. Iragan astean, Xiberoako herri alkargoaren bilküran horren berri eman züan Dominique Carrere sindikateko lehendakariak, bena sarrikotarrak jakinean beitziren, saldoan joan dira beren ezadostarzünaren erakustera.
Horra eztabaiden zati bat, Mixel Etxebestekin :


Geian sartzeko, entzün Dominique Bosq ondarkintegiaz :

Prefosta, Sarrikota-peko herritar zonbait (40 bat ziren herri alkargoaren bilküran) eta herriko etxea kontre agertü dira lehenago bezala, eta oraikoan, mehatxüka hasi dira. Ondarkintegia eginen den günea Sarrikotatik 3 kilometretan da, eta harat joaiteko, herriaren bide batetarik iragan beharko düe Bil ta Garbiko kamiuek. Bide hori trabatüko düela erran düe iragan asteko bilküran. Dena den afera hontan azken hitza prefetak dü ükenen.
Xehetarzün haboro Dominique Carrere Bil ta Garbiko teknikalariarekin :

Astelehen hontan (azaroaren 30) berrehün laborari bildü dira Chaumes gaznakagian 2009/2010 ikasurteko behi eznearen negoziaketan indar erakustaldi baten egiteko. Negoziaketak iragan astean hasi ziren eta laborariek berriz ere beren arrenkürak agertü dütüe Maulen. Delegazio bat sartü da züzendaritzarekin xüxenka negoziatü nahian bena ez düe nahi züena kausitü. Laborariek prezioa goratü nahi züen prefosta, bena Chaumes-eko züzendaritzak ez : laborariek galtatzen züen 1000 ezne pinta 1077 euroetan eta gaznakagiako züzendaritzak apaltü nahi züan 1024 euroetara.
Entzün Philippe Petit, intersindikaleko kidea (argazkian esküinean) :


www.gis-id64.com web güne berrian ardi saila ordezkatzen düan GIS egitürak informazio hanitx zintzilikatü dü. Xiberoaz ere ikerlan zonbaiten txostenak irakurgei dira, bena bada hori beno haboro. Hasteko Jean Marc Arranz web güneko ardüradünari GIS delakoaren aurkezpena egin dezan galtegin deiogü :


Erraiten zeikünaz, ardi sailari interesatzen den nornahik informazioa atzamanen dü, izan dadin laborari, ikasle edo beste. Bereziki GIS id64-aren emaitzak deitü atalan "résultats du GIS id64" da mami haboroen. Bost sailetan sailkatü dütüe orai arteko ikerlanen emaitzak, eta sail bakoitxa PDF formatüko txostenek elikatzen düe. Hortaz gain, "Docuthèque" atalan, word formatüko testu zonbait eta bereziki argazki andana bat hartzen ahal da, eskübide arrenküretaz axolatü gabe.
Entzün Jean Marc Arranz :

Web günea ikusteko, heben klika.

Biarnoko APLI alkarteko laborari talde batek bi bilküra egin dütü Chaumes gaznategiko züzendariekin, azkena asteazkenean (azaroaren 4) berean, baldintza düinen galtegiteko. Prezio goragoa galtegiten düe prefosta, xüxen erraiteko 400 euro tonakal oraiko 265 euroen partez. Hortaz gain, ekoizpen kostüa ere kontüan hartürik izan dadin galtegiten düe, bai ete "flexibilité" eta "contractualisation" delakoen eküratzea. Bena laborarier bürüz zirenek (Chaumes-eko bürüak) ez dütüe baldintzak honartü. Ondorioz, Biarnoko laborari horiek beste erosle bat txerkatzen düe, eta Mauleko gaznategia üzteko püntüan dira.
Entzün Serge Estanguet, Escouteko laboraria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan