• PDF fitxategia
  • Inprimatu

2012ko maskaradak Xiberoan

2012ean maskaradak izanen dira Xiberoan. Üsatü beno berantago hasiko dira eta hilabete bat baizik ez düe iraünen, apirilako bost aste ondarrez. Xiberoko herri ezbardinetarik dirateke maskaradakariak, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak direlakoz xede honen eramaileak. Urte ondarrean jakin zelarik ez zatekeala maskaradarik izanen, ikasle ohiek zerbaiten egitea deliberate züen. Urtarilaren 20an lehen bilküra egin ondoan, partitzea erabaki düe eta bertan lehen mustraka plantatüko düe.

Entzün Bettan Bordagaray eta Joanes Etxeberria Ikastolako ikasle ohiak eta maskaradaren builtazaleak : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Mauleko zibergünea zerratüko

Mauleko zibergünea üda gabe zerratüko da. Düala 10 urte sortürik izan zen informazio eta komünikazio teknologia berrien zabaltzeko. Jentartean franko hedatürik dira orai eta erabilzaleen beharrak ere kanbiatü dira. Egoera berriari egokitzeko, Mauleko Herriko-Etxeak eta Herri Alkargoak builtarazirik, "ühinen bidezko internet" bi güne sortüko dütüe laster, Mauleko plazan eta zerbütxü günean. Zibergünea ordezkatüko düe dagün arramaiatzatik harat. Ondorioz, esküko telefonoa, I-pad ala ordenagailü mugikor batekin lotzen ahalko da internetari noiz nahi. Horrez gain, beste lau güne finkoak sortüko dira, Mauleko Herriko-Etxean, Ondarrearen Etxean, libürütegian eta zerbütxü günean. Bülegoko tenoretan zabalik dirate.

Entzün Adrien Beguerie Herri Alkargoan teknologia berrietaz ardüratzen den haütetsia : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

"Okzitandarraren Erakunde Pübliko" baten sortzeko gogoetak

"Okzitandarraren Erakunde Pübliko" baten sortzeko gogoetak eramaiten ari dira, Akitania eskualdea mailan, Midi-Pyrénées eskualdearekin, besteak beste. Nolako erakunde izanen den, nola küdeatüko den eta zer arloan lan eginen düan argitzen ari dira. David Grosclaude Akitania eskualdeko Biarnes kontseilüak erran deikünaz, üztailan proposamen bat zabaltüko da Rodez herrian eta esperantxa dü 2013an erakundea sortüko dela. Eüskal Herri eta Bretainako adibideak eredugarriak izan direla gehitü deikü, bena beren kasüan zailago agertzen da xedearen aitzinaraztea, okzitandarrak eremü hanitxez zabalagoa hunkitzen dü, departamentü eta eskualde bat beno haborotan hedatürik da.

Entzün David Grosclaude Akitania eskualdeko Biarnes kontseilüa : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Azia alkartearen besta Ligin

Urtarilaren 28ean besta eder bat antolatzen dü Azia alkarteak Ligin. Herriko ostatüen ützülia egin ondoan, Ibiliz taldearekin dantzaldia badate. 2011ko Kanbiamenetan, Aurelie Tillen partitzea izan da eta Laurent Beguerie langile berriaren hartzea. Alkarteko kideen araberan, dena ontsa badoala deioie eta plazer egiten düala motiko baten izatea taldearen eramaile. Iragan urtean hasi xedeak gei dütüe jarraiki, hala nola, Safaria ürrentü diaknostika plazaratü, Bista-Eder lizeoko gazteekin dütüen harremanak jarraiki, 2011an Xiberoko Botzan irrati emankizün bat egin bazüen aurten kanaldude herri telebistarekin ixeatüko düe zerbaiten sortzea. Ürrentzeko ohartarazi dügü, Laurent Beguerie Aziako animazaleak PIJ edo Gazteen Informazione Günean permanentzia bat etxikitzen düala asteazken oroz Mauleko Pitzgarriaren egoitzan.

Entzün Azia alkarteko Joana, Aurélie eta  Frantxina : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Ikas Xiberoan animazale berri bat

2012 urtearen hatsarreaz geroztik, Maddi Etxekoparek dü Maritxu Lacarrieuren leküa hartü "Ikas Xiberoa" adarrean." Ikas"ek libürüak eüskaratzen dütü eskola elebidüna eta ikastolentako eta xiberoko adarrak libürü horiek xiberotartzen dütü. Libürüak ikastetxer züzentürik balinbadira, interesatüek Mauleko libürütegian edirenen dütüe eta erosi nahi düenek Xibero Bio saltegian erosten ahalko dütüe. Hatik, "Ikas Xiberoa"ren lan handiena animazionea da. Xiberoko eskola elebidün eta ikastoletako erakasle eta haurrekin algar trükaketen sortzea da, urte oroz proiektü ezbardinak arrapikatzen badira, Xiru edo Herri baten ezagützea bezala, xede berriak ere sorazten dütü. Beste lan xedetan, otsoaren üngürüan lan bat eramanen düe haur eüskaldünek.

Entzün Maddi Etxekopar Ikas Xiberoa adarreko süstazale berria : 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL