XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

BLE eta CIVAM alkarteek 5. aldiko "Etxaltez etxalte" egünaldia antolatzen düe igantean apirilaren 28an. Goizanko 10 orenetarik arrestiko 5etara bio etxalteek batzarri eginen deizüe haien lana aurkezteko.

Thomas Erguy :

Previous Next

Sütea goizan partitü da Etxelü oihanan. Aidearen humitarzün apala eta haize buhakada azkarrak lagün, süehaileen lana igante arrestia arte lüzatü da.

Jean Do Iriart, Larraineko mera :

 

Previous Next

Düala 5 urte sartü zütüen bi hartz biarnoan eta geroztik hümeak üken dütüe. Zertan diren hartzak eta otsoak galtegin deiogü Office Public de la Biodiversité-ko Jean Bernard Etchebarne :

Previous Next

Neskenegün hontan 350 jente beno haboro Ezpeizeko Pierrette etxaltean ziren, Sicre familiak behi tuberkulosadün bat beitü beste 120 kabale beno haboro eho behar dütü.

Haien errealitatea zertan den kontatzen deikü Philippe Sicre laborariak:   

Alkarretaratzean hitz hartze ezbardinak izan dira, horietan zen Pierre Diharce ELB sindikatüko behi sailekoa, beha dezagün:   

Azpimarratzekoa deputatu ta senatarien bidez bide egiten ari dela.

Dagün egünetan berri haboxiho üken behar günüke, aitzinatze horietaz...

Giltzak:
Bortüko laborantxa berriz ahatzerik

Bortüko laborantxa ahatzerik izan da…
Hori dü salatzen departamentüko laborantxa kanberak, pireneotako laborantxa kanberako federazionearen bidez.
Frantsesen Gobernüak simplifikatze edo aijatze mesüra franko agerarazi badütü, ez dü bortüko hazkuntzari pentsatü laborantxa kanberaren ustez.
Ezkibü baten bidez salatzen düe ahazte hori eta galtatzen haiek ere profeita dezen lege ahintze horietaz.
Berriz ere üngüramena hunkitzen düen mesürak dira soberakin : natura 2000aren eta hortan sartzen diren sohoak aijago erabilik izan ditian galteginik da.

 

Maider Lapitz departamentüko laborantxa kanberako langilea: