XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Peio Quihillaltek Axuria koperatifa üzten dü

« AXURIA » xiberoko laborarien arteko koperatifak bürüaz kanbiatzen dü !
Hamabost bat urteko lan bat eraman eta, Peio Quihilaletk bere leküaren üztea deliberatü dü.
Axuria kooperatifa aragi salzale bezala handitü da azken urte horietan 30 bat langiletarat heltü artino.
Zer etxeki düan urte horietaz galtegin deiogü Peio Quihillat-iri :


Peio Quihillalt laboraria bena ere Ligiko mera da, eta bere leküa Alain Lassere-ri üzten deio.
Jüstoki Axuriaren merkatüa beti hain huna da bazko huntan.
Merkatüa plomatü dela gora behera zunbaitetarik landa dioie profesionalek.
Bazkotik landa egüberriko merkatüak ere inportantzia handia badü.
Xiberoan hiru kooperatifa dira orotarat axuri salzale.
BLE alkarteak 30 urte!!

Zer kanbiatü da Biharko Lurraren Elkartean?

Nola ta zer xederekin sortü zen?

Dagün desafioak zoin dütie?

Thomas Erguy BLE alkartebürüa:

Apirilaren 30ean BLEko 22 etxelteen bisita antolatürik date.

Baita beste hitzordü hanitx ere berentago..

Previous Next

Iragan urtearen etzian ühaitza %25-30az apalago da xiberoan.
Üda idorretik landa, negüak hala gisaz jarraiki dü.
Hortaz püntü baten egiteko komite bat bildü da departamentüan.
Xehetarzünak Allande Errezarret-ekin: 

Xiberoko Sindikatüko aitzinkontüak honartürik!!

Neskenegün goizan Xiberoko Botingoako aitzinkontüak ziren aipagei nausiak.

Bena besterik izan da, hala nola sühaka, Irati idortea eta beste.

Horietaz ari zaikü Jacques Barreix sindikatübürüa: 

Previous Next

Igaran ostegünean Kafe transmisioaren lehen hitzordüa antolatü düe AFI ta ELB gaztek.

60 bat jente hüllantü da Atharratzeko Prefostala.

ELB gazteko Kaiet Barberarena eta Bastien Garat instalatü berria entzüngei: 

Dagün kafe transmisioa Hazparnen apirilaren 13an, ostegünez ; hor gaia laborariendako « denbora nola libratu ?» date, arratseko 8.30tan.

Azken kafe transmisioa Lartzabalen date, maiatzan, GAEC edo beste maneretan elkartzea aterabide bat ote den ala ez gaiaren aipatzeko.