- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 792
Ontsalaz ardiek ez balükie alde batetik bestealat igan behar, partikülarzki lanape delarik Xiberoko aldean hegia igan eta ardiek nafarroan alhakagietako bidea hartzen düe. Akuntrai Nafarroako ardiak, hunaintilat, bazka berdeagoen txerkatzera jiten dira.
Hor da artzainen kargüa joküan sartzen, bakotxak ardiak bere eremüan begiatü behar dütü.
Parada da ere algarrekin harremanen sortzeko eta bakotxaren laborari esperientzien aipatzeko.
Hortaz ari zeikü egün Betzülan ebilten den Agnès Aguergarray-Etcheberne artzaintxa :
Eüskal herrian laborantxa lürrak laborarier egon ditian eta horietan kalitatezko laborantxaren alte borrokan ari da Lurzaindia.
Joane Foirien-ek fundazionea aipatzen deikü, bai eta ere Lurzaindiako mementoko aktüalitatea:
Iragan urtean prezioak sekülan beno gorago izan badira, aurten denbora haboro etxeki dü.
Hortaz, bio sailaz, behikiaz eta Axuria Kooperatibaren 40 urteetaz ari zaikü Peio Quihialt lehendakaria:
Euskal herriko Mendiko Sindikaten Batarzünak, (Baigorriko, Oztibarreko, Xiberoko eta Garaziko sindikatak biltzen düüuanak) olhetaz diagnostika lan bat egin berri dü.
Egünko olhen egoera baten argazki baten egiteko, jakiteko non izaten ahal diratekean beharrak.
Orotara 240 bat dira erabilirik egünko egünean. Eta beste lurraldetan jabegoa püblikoa bada, xiberoan pribatüak dira. Oroek 2 jabe eta haboro dütüearik.
Xiberoan beti 15 olhetan langileak hartzen badütüe, beste 27etan ützültzez ari dira artzainak.
Ahülezia bat aldiz aipatu düe, gaitz zela artzain berri eta olha uzten direnen arteko harremanaren sortzera, horrentako Xiberoko Sindikatak artekari lana egin nahi dü.
Nathalie Jaurie langileak diagnostikaren berri emaiten deiku :