XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

IDOKIk, Behikiaren Egüna antolatzen dü ürrietaren 2an Xiberoan, Ozazeko Arotxex etxaltean. IDOKIk, mozkin desberdinak ekoizten dütüen 90 kide biltzen dütü. Horietarik 16 laborariek behikia ekoizten düe. IDOKIn, behikia egileen zenbakia handitzez joan da azken urte horietan, behi hazleek algarretatzeko eta algar trükatzeko beharra senditzen beitüe saltzeari bürüz eta kontsumitzaileer garantiak eta argibide emaiteko IDOKIk finkatü düan "Kalitate agintza" jarraikitzez. Bere lanaz argitarzün osoz ezagütarazteko Arotxex etxaltearen bortak zabaltüko dira ürrietaren 2an neskenegünarekin. Etxaltearen bijita goizanko 11etan eta arrestiriko 3etan eginen da. Bestalde, 10tarik arrestiriko 5ak arte Idoki etxeko merkatüa, gazna, ahatekia, xerrikia, erreximenta, tisana, behikia eta beste atzamanen dira. Egüerditan behikia eta etxe ekoizpenekin eginik bazkari hon bat gozatzen ahalko da. Leküak mügatürik beitira, orai danik erreserbatzen ahal dira 05 59 28 75 20 zonbakiala deitzez.
Entzün Andde eta Pantxika Uthurriague behi ekoizleak :

Ahüzkiko artzainen besta ospatü da igande hontan. Goizan  besta mezarekin hasi da, ondotik aperitifa eta bazkaria Ahüzkiko ostatüan.  Bazter orotan jei paketa beitzen üsatü arrakasta eta jente gütigo bildü düe. Leheneko jokülari famatüak ez badira haboro agertzen jokülari berri eta gazte ikusi ahal izan da. Urte oroz bezala leheneko joküak uhuratürik izan dira : ütürriala artino lasterketa, haur eta nesken  lasterka, barraka, zanka gibel, zankarte, jauzika eta hirunazko jauzika.

Egargeia bordaLarrainen salgei ezarririk izan zen bordaltearen afera aitzina doa. Bordaltearen jabeak ihardokitze baten egitea galtatü dü. Heben ezarten dütügü beraz bere erranak, aitzinetik Larraineko aüzapezarenak eta Jean-Do Iriartenak ezarri dütügün bezala.
Xiberoko Botzako lan taldean aipatü ondoan, ohartü beigiria afera mingarria zela eta pertsonen arteko bilaxka bilakatzen hasi dela, artikülü hontan ez dateke oharren xüxenka püblikatzeko paradarik. Ber zoinean, aitzineko artikülüan (Larraine bere lürren jabe ?) ere oharren ezarteko parada mügatü dügü. Ez günüke nahi jenteen arteko bilaxka bat sor dadin heben, ez beita gure ofizioa. Audela, web güne honen ardüradüna bakantzaz izanen da ondoko asteetan eta ez dügü oharren küdeatzeko paradarik ükenen. Agian konprenitüko düzüe.
Entzün Marie-Hélène Gizagaitz :

Gaznen feida igaran da atzo Atarratzen. Gaznak 3 kategorietan sailkatürik izan dira : biarnesak, xiberotarrak eta ahüntz gaznak. Orotarat, hamabost gazna egileek lehiaketan parte hartü düe, hona sailkapenean agertü direnak :
Xiberoko gaznetan

1. saria : Michel Andere Gat Barkoxekoa
2. saria : Francis Poineau Mitikilekoa
3. saria : Arnaud Etchebarne Agia Atarratzekoa.
Biarnes gaznetan :
1. saria Julien Lassalle Lourdiosekoa
2. saria Françoise Lagrave Hetakoa
3. saria Lechardoy Ogenne-Camptortekoa.
Ahüntz gaznetan :

1. saria Pacheu Hetakoa
2. saria Anne Lavis Arrokiagakoa
3. saria Ludovic Besset Landakoa.
Goizan, kartieleko jenteak hüllantü dira gazna feidalat, arrestitan aldiz, turistak ziren animazioak antolatürik zirelakoz : gazna egitea, ardi bixkarratzea eta beste.

Entzün ahüntz gaznen epaile bat :


Entzün Xiberoko gaznen epaile bat :

Philippe IriartHamar urte hauetan ofizio hortan ari da Philippe Iriart Atarratzen. Oihanetan zühainak mozten dütü, bena tresneria gisa zaldia baizik ez dü. Sü egiteko egürra dü gisa hortan haboroenik oihanetik elkitzen. Gisa hortan, üngüramena zaintzen dü eta horrek deio azken denboretan arrakasta ekarten.
Entzün Philippe Iriart :



{youtube}ctaEGkPAqhA{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan