XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Geroa egün prestatzen beita, Xiberoko Bortüaren geroaren gogozkatzeko, Xiberoko Botingoak Paueko Laborantsa Kanberako partaidegoarekin diagnostiko bat egin dü. Diagnostikoan, hiru sail nausi agertzen dira, belharraren erabilpena, ardi jeistea, eta olen antolatze juridikoa. Belharra ber heinean baliatürik izan bada bortüan azken 20 urteetan, olen erabilpen kolektiboa franko kanbiatü da eta ardi jeistea ere azkarki ttipitü da. Azken püntü hortan agertzen da gaüzak kanbiatzen ari direla, gazteek bortüko ardi jeisteari lotzeko nahiküntea erakusten beitüe berriz. Olen antolakuntza juridikoari dagokionez, leheneko arrauak egokitü behar dira, bereziki olen parteliantak ez beitira haboro egünko baliazaleak eta egin züen ahozko tratüek ez beitüe balio jüridikorik. Azkenean, agertzen da ere olek balio ekonomikoa begiratü düela. Bortüaren erabilzaleekin hasirik izan diren bilkürak jarraikiko dira azaroa hatsarreala eta hortik harat proposamenen araberan xedeak eraikiko dira.

Entzün David Tourreuil, Xiberoko Botingoako teknikalaria :

Egoera düdakorra izanik ere, garapen perspektibak badirela iragarririk izan da igaran ostiralean Maulen egin den Axuria kooperatifaren biltzar nausian. Baikortarzün hunen froga da, hilabete hatsarrean hartürik izan den arakin berria. 14etara heltzen da orai kooperatifaren langilegoa. Axuriaren merkatüari dagokionez, Españako krisi ekonomikoaren gatik arrenküratürik agertzen da jadanik kooperatifa, nahiz eta igaran urtean ber perspektibekin merkatüa hein batetan hon izan zen. Pusketan saltzen den axuriaren merkatüan bere esperantxak ezarten dütü, etekin haboroenik emaiten dütüan merkatü horren garapenean sinesten beitü.

Entzün Peio Quihillalt eta Jakes Sallaberremborde, Axuria kooperatifako bi ardüradünak :

Iragan neskenegünean, "Artzainen eraistea" ospatü da Ligin. Ardi saldo andana bat ikusi ahal izan da bortütik iraisten. Orotarat, 2 500 ardi bazen eta tzintzarrada ederrak ezagün ziren. Denbora ebitsü izanik ere, jenteak Bouchet ostatüaren aitzinean bildü ziren ardi tropen so egiteko eta gozatzeko. Arrestiriko animazioetan, botülüze partida, erakusketa eta filma baziren. "Artzainen eraistea " ürrentü da gaüan axurki aihari batekin eta giro hoberenean. Artzain zonbaitentako bortütik eraistea memento hunkigarri izan da, lau hilabeteko bortüko sasua ürrentü beita eta ziklo berri bat arrahasten beita.

Entzün François Xatxeko artzaina :


Entzün Jeannot Agor artzain lagüntzailea :

Entzün tzintzarrada :

Montpellier Agro Sup eskolako ikasle zonbaitek 15 egün Xiberoan igaran düe, laborantsaz ikerketa baten eramaiteko. Maulerik Ligi artino etxez etxe joaitez, inkesta egin düe. Aitzinetik haütatü gabe, berrogei laborarien gana joan dira laborantsa eta hazkuntz mota ezbardinen ikertzeko. Ikasleek urte bateko formakuntza bat jarraikitzen düe, garapen aholkülari izateko. Beren formakuntzako metodologia baliatu düe heben bürütü düen inkestaren eramaiteko. Erran deiküenaren arabera, orohar,  frantziako beste bortüko eskualdeer konparatüz, hebenko laborantsa orano zinez bizi da. Etxalte hanitx atzamaiten da, alkarlana ageri da eta alkarte mündüa garatürik da. Baliatü düen metodologiaren erabilteko interesatürik agertü dira jadanik, etxalte ttipien geroaz gogoetatzen düen hebenko egitüra zonbaitekin.

Entzün Isabelle Tousard Montpellier Agro Supeko formazailea :               

Artzainen eraistea ospatüko da setemeraren 24 eta 25an Ligi-Aterein. Ostiralean, gaüko 9etan Ligiko Herriko gelan, Departamentüko-Bortü Zelülak (Eüskal Herriko laborantxa lagüntza zerbütxüa, Departamentüko ardi zentroa, Etxarri eta Olorueko laborantxako lizeoa) bi urtez Xiberoko bortüaz eraman düan ikerketaren emaitzak zabaltüko dütü. Setemeraren 25an, egüerditarik 3etara, ardi saldoen eraistea igaranen da. Ardiekin Larrainerik eraitsi nahi düenentako joanjina edo "naveta" bat antolatürik date Ligirik abiatüko dena goizanko 10etan eta 10.45etan. Arrestitan oren bakotxetik 19etara, « Bortüko artzainaren geroa » Aldudarrak Bideoren filmaren hedapena, bortüko tresneria eta bazterretaz argazki erakusketak, eskülangile erakustaldiak, eta mozkin saltzaleak izanen dira Ligin. Arrestiriko 5ak eterditan Botülüzea partida, ondotik züntzür bustitzea eta axuriekin aiharia herriko gelan eta jatetxeetan badirateke. Leküen etxekitzeko deit 05.59.28.51.28 zonbakiala.

Entzün Beñat Epherre "Artzainen eraistea" egünaren antolazale bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan