XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

CGT eta FSU sindikatek bat egiten düe aurten Maulen, departamentü mailako hitzarmenen arabera. 10.30tan eman düe hitzordüa Mauleko zerbütxü günean, hitz hartzeekin lehenik, eta segürrenik manifestaldi batekin ondotik.
Entzün Louis Labadot :


LAB, ELB, Solidaires, NPA eta Collectif d'action de Soule taldeek berriz, 11etan ezarri düe hitzordüa Mauleko kürütxe xurian. Hor ere, bildü ondoan manifestaldia abiatüko da, poteo batekin ondotik eta bazkaria eginen da Zinka ostatüan.
Entzün Ekaitz Mazusta :

Azkenik, maiatz lehena bestaz ürrentzeko, kontzertu bat izanen da Zinkan Les Boulenvrac, Meskall eta DJ batekin.

Chrsitelle Mange.Iragan ostiralean (martxoaren 19) Sohütako aüzapez berria izendatü dü kontseilüak : 11 botzekin eta oposizioko 4 hautetsien abstentzioarekin, Christelle Mange da aüzapez izanen. Aüzapez ohia, Laurent Etxeto zentü ondoan, eskualdeko haüteskundeen lehen ützülian kontseilari berri bat izendatürik izan zen. Bi haütagei izan ziren ordüan, eta Laurent Lahirigoien züen herritar haboroenek haütatü. Hortarik landa erran bezala, kontseilüak aüzapeza haütatü behar züan.
Christelle Mange sohütarsa gazteak Mauleko herriko etxean lan egiten dü kültür teknikalari gisa. Oraitik aitzina, bi herriko etxeetan lan egin beharko dü.
Entzün Christelle Mange :

Iragan asteko Xiberoko herri alkargoaren biltzarrean, urteko sos lagüntzak bozkatü dütüe. Hortaz gain, delibero zonbait ere hartürik izan dira : Larraineko bilküran hala galteginik, hartza Pirineoetan berriz ezartearen kontre agertü dira herri alkargoan ere bai. EITBko langileak, Eüskal Irratietan aipatü dügün bezala, Baionan düen egoitzatik eta beren lanpostüetarik kanporatürik izateaz mehatxatürik beitira, horien süstengü petizionea ere izenpetü düe xiberotar haütetsiek. Bestalde ere, aipatürik izan da Bildoze eta Gotaineko indüstria güneentako xede ezberdinen aztertzen ari direla, eta jakin horrekin lotürik, Bildozeko günearen estrena asteazken hontan eginen dela (martxoaren 17) arrestiriko 6.30tan.
Bilküraren beste puxka handia 2010eko kontüena zen. Alde batetik, herri alkargoak, legar profesionalaren desagertzearen ondoramen gisa, herrier sos hori ützüli behar deie. Sos lagüngoetan berriz, batetik aipatüko dügü Agerriaren erosten lagüntzeko 50 akzione erosi dütüala herri alkargoak (50 000 euro), eta bestetik eüskara saileko alkarteer eman lagüngoak : Seaska (ikastolak) : 15 000 euro, Xiberoko Botza : 2 000 euro, Ikas : 10 000 euro, Gaü Eskola : 5 000 euro eta Koblaka (bertso alkartea) : 1 000 euro.
Entzün bilküraren labürpena Dominika Bosqekin :

Eskualdeko haüteskundeetako bigerren ützüliko Xiberoko emaitzak ondokoak dira :
Zerrendetan izena emanik : 11 129
Parte hartzea : % 57,07
Alain Rousset : % 47,93
Jean Lassalle : % 33,24
Xavier Darcos : % 18,83

Entzün antenan hiru zerrendetako ordezkarien ihardokitzeak :
Alain Rousset, sozialisten zerrendaren izenean (Front de Gauche eta Europe Ecologiekin batean) Jacques Herrera :


Jean Lassalle, Modemeko zerrendaren izenean, Mixel Arrantzet :

Xavier Darcos, UMPko zerrendaren izenean, Olivier Carrasco :


Eta emaitza güziak ikusi nahi badütützüe, herriz herri, klika heben.

"Eüskal lürralde alkargo baten alde zireia ?" galtoari ihardestea galtatzen züan Baterak igante hontan. Xiberoan, orotara, 14916 izen baziren zerrendetan, eta horietarik 5073 joan dira bozkatzera (%33,94). Bai ihardetsi düenak 3231 ziren (%66,77) eta ez erran düenak 1608 ziren (%33,23). Azkenik, erran dezagün 234 botz balio gabekoak zirela.
Herriz herriko emaitzak ikusi nahi badütützüe, klika heben.

Entzün Léonie Agergarai, Baterako kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan