XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Nahiz eta normalki hilabeteko azken ostiraletan egiten diren eüskal presoen aldeko alkarretaratzeak, egüberri gaüan egitea ere kostüma bat da. Aurten ostegün hontan eginen da beraz alkarretaratzea (abentüaren 24) arrestiriko 6etan, Mauleko kürütxe xurian.
Entzün Etxerat ! Kortaturen kantorea :

Neskenegünean (azaroaren 7) Gamere-Zihigako kontseilüak eta haurren aitetamek bertan behera ützi düe orai artino eskolan eraman borroka. Alde batetik, beren süstengazale izan den Jean Lassalle haütetsiak erran deie ministeritzaren partetik eskola zerratzearen deliberoa behin betikoa zela (funtsean lehenago bezala). Bestalde, Herriko kontseilüa egün zonbait lehenago bildü zen eta aitetamak ere bai ; üdüri lüke ez züala mündü orok borroka bürüalat eraman nahi. Neskenegüneko bilküran eztabaida amiñi bat ere izan da, kontseilüak ez düalakoan behar bezala aitzina eraman eskolaren aldeko borroka. Dena den, azkenean haurrak Atharratzerat eramanen dütüe. Azken erabaki horren argitzeko, hiru alkarrizketa proposatzen deitziegü heben.
Entzün Alain Coyos, haur baten aita :


Entzün Battitta Aguer, herriko aüzapeza :

Entzün Jean Lassalle haütetsia :

Postaren pribatizazio xedearen kontrako kolektiboak Xiberoan ere herri kontsülta antolatü züan. 2100 xiberotarrek bozkatü düe Mauleko eta Atharratzeko posta bülegoen aitzinean eta Mauleko merkatüan. Horietarik 2088 bozkazalek, hots %99.4ak pribatizazio xedearen kontre bozkatü dü. 1568 bozkazale izan dira Maulen eta 532 Atharratzen.
Orhitaraz dezagün antolatzaileetan CGT, FO, SUD, FSU, Solidaires, LAB, ATTAC, LCR eta NPA bildürik zirela ; Eüskal Herrian Alderdi komünistak eta alderdi sozialistak beren aldetik egin düe galtozketa, LABekin ez züelakoan lan egin nahi. Frantzia mailan, gobernüari galtegiten zaio orai kontsülta formala antola dezan.

Xiberoko Sindikatak, Irati gaineko batzarri güneak küdeatzen dütüan egitürak, gaüzak hobetü nahi dütü. Hatsarrean inkesta bat eginarazi züen, beharren ikertzeko. Horren emaitzak ezagütü ondoan, azken bilküran, xede zonbaiten berri eman deiküe. Orai artino 55 000 gaü eskeintzen badütüe, epe lüzeko helbürüa 65 000 gaüetara heltzea da.
Inkestaren arabera, etxoletan egoiten düenek goxotarzün haboro eskertüko lüküe ; sindikataren arrapostüa ondoko bost urteetan ikusiko da, epe hortan etxola kopürüaren erdia arraberritürik izanen beita.
Hortaz gain, Nafarroa eta Xiberoko opor (bakantza) güneak fisikoki hüllantü nahi dütüe, xenda zonbait medio. Beste ideia zonbait ere badira, bena ürrentzeko erran dezagün Iratixtrem deitü lasterketarentako egiten den pirripita ibilbidea urte osoan proposatü gei düela.
Entzün Jean Pierra (Pepela) Mirande, Xiberoko Sindikateko lehendakaria :

André Darraidouren (Ezpeletako aüzapez ohia) segida Christine Bessonartek (Senpereko aüzapeza) hartüko dü Ipar Eüskal Herriko aüzapezen biltzarran. Iragan neskenegünean biltzarrak bere biltzar nagusia egin dü Sohütan. Lehentze da emazte bat izanen biltzarraren bürü. Bestalde administrazio kontseilü berrian, orotara 11 lapurtar badira eta beste hainbeste xiberotar eta baxenafartarrak. Erran dezagün ere Christine Bessonarten lagüntzeko, lehendakari-orde gisa Mauleko aüzapeza izendatürik izan dela. Bere erranetan, inportanta da xiberotar bat izan dadin aüzapezen biltzarran.
Mixel Etxebest entzün :


Bilküra hortan, aipagei nagusia Frantziako lürralde administratiboaren berrantolaketa izan da. Hots, Balladur komisioak aipatü lürralde berrantolaketa. Arrenküra bat agertü da, epe labürrean kantonamentü eta departamentüak desagertüko direla aipatürik izan beita. Jean Jacques Lasserrek dü xede horren berri eman Sohütako bilküran.
Jean Jacques Lasserre entzün :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan