XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Milaka jente bildü dira abentüaren 4ean Baionan. Alderdi politiko, sindikata eta eragile ezberdinek deitürik, ororek Aurore Martinen kontreko euroaginteari ez erran düe aho batez. Mobilisazio eta süstengü azkarra erakutsirik izan da Xiberotar gazteari. Orit gira Paueko Auzitegi administratiboak Espaiñak Aurore Martin Mauletarraren kontre egin euroaginte galtoari bai erran züela azaroa hontan. Geroztik jakin zen Aurore Martin eta bere abokatüak Kasazioan dei egin düela. Aurore Martin Kasazioko auziaren zain egoiten da orai.
Entzün Aurore Martin Euroagindua kondenaz solastatzen :

Pierre Etxekopar Front de Gauche alderdiaren haütageia izanen da dagün martxoan iraganen diren Atarratze kantonamentüko bozketan. Kantonamentüa egoera txarrean dela uste dü, ekonomia sailan ez beita xede handirik eraikirik izan azken urteetan. Kontseilü Orokorrak, Herriak bide egiten lagüntzeaz gain, xede ekonomikoak eta gazteentako etxebizitzak egiten lagüntü behar lütüke. Laborantsa sailan, Pettarra eta Basabürüaren arteko alkarkidegoa builtarazi behar dela gehitzen dü, arartekarik gabeko merkatü baten antolatzez. Beste hanitxek ez bezala, bere kandidatüra koherentzian bermatzen dü. Euroagintearen adibidea hartzen dü erraitez, alderdi politiko haboroxek Aurore Martineri süstengüa eman deioe, ata Frantzia eta Europa mailan Euroagintearen alte bozkatü züelarik. Azken 20 urteetan bürütü den politika ültra liberalaren aitzinean haütü argiak egin behar direla gehitzen dü eta bozkan baieztatüko direla esperantxa dü Pierre Etxekoparek.
Entzün Pierre Etchecopar Front de Gauche alderdiko haütageia :

Lehen auzian bezala, 500 euroko isüna galdegin dü proküradoreak Jean Mixel Aizagueren kontrako dei auzian atzo Paueko auzitegian. Ortzaizeko laboraria, ADN-a emaitea errefüsatü züalako epaitzen züen berriz. Bere defentsaren segürtatzeko Anne Marie Mendiboure abokata hor zen eta bi leküko ere kümitatü zütüan, ELB sindikatako Frantxoa Irigoyen eta Jean Emile Sanchez Mateo, Hérault eskualdeko laborari sindikalista. Anne Marie Mendiboure abokatak argi ützi dü lehen auzian hartürik izan zen deliberoa Europako Giza Eskübideen Konbenioaren kontre joaiten zela eta hortarako besteak beste Jean Mixel Aizagueren xüritzea galdegin dü. Auziaren azken hitzak Jean Mixel Aizaguerentako izan dira. ADNa emaiteari beti ez erranen ziola erran dü eta beti güdükatüko züala bere ber kasüan agitzen ahal direnen süstengatzez. Auzitegiaren deliberoa 2011ko barantailaren 3an jakinen da.

Entzün Laurentx Etxegoinen auziaren bildüma :

Aurore Martinen kasüa eta Paueko auzitegiak bere españaratzeko hartü erabakia aipatü güntüan aitzineko berrietan, Mixel Etxebest Mauleko aüzapezaren ihardokitzearekin. Maite Etxebarriak ere bere ikusmoldea eman deikü. Euroaginduaren honartzea zer lanjera zabaltzen deion Auroreri eta aste hontan egin diren arrestatze eta etxe miratzeak izan dira solas geiak. Oritaraz dezagün, aste hontan izan diren gertakarien güzien salatzeko eta Aurore Martinen kasüa gaitzesteko, usüan egiten den bezala eüskal presoen süstengatzeko, algarretaratzea izanen dela ostirale hontan azaroaren 26 an, Mauleko Kürütxe xurian, arrestiriko 6 orenetan eta Ipar Eüskal Herriko eragile andana batek deitürik manifestazione bat iraganen da abentüaren 4ean Baionan 16etan Eüskaldünen plazan, Euroagindürik ez! Eskübide zibil eta politikoen alte lelopean.

Entzün Maite Etxebarria Eüskal Presoen Alkarteko kidea :

Paueko auzitegiak baietz erran dio Aurore Martinen españaratzeari astearte goizan, zehaztüz aldiz, ezingo dela EHAK-ko kide bezala "Frantzian" egin zütüan ekimenengatik epaitü. Beraz, Batasunako kide bezala "Españan" bürütü ekimenengatik epaitzen ahalko da Españan. Hemendik harat zer ?... Aurore Martin eta bere abokatüak helegitea aurkeztea erabaki düe goreneko auzitegian, hau da, kasazio gortean. Kasazio gorteak hilabete, hilabete eterdiko epea beharko dü erabaki baten hartzeko. Kasazio gortearen erabakia euroagindüaren aldekoa balitz, Aurore Martin Españaratüa lizateke.Ezezkoa emanen balü aldiz, estatüak helegitea aurkezteko parada lüke. Kasü hortan, euroagindüaren auzia berriz zerotik abiatüko lizateke, Frantses lürraldeko beste auzitegi batean. Paueko Auzitegiaren erabakia aintzindaria da, Frantziar herritartasüna düan herritar baten kontra ekimen politikoengatik euroagindüa honartzen den lehen aldia beita. Horrek ateak idekiko leizkioe Españari, orain arte ükatüak izan zeitzon hainbat españaratzerentzat berriz ere euroagindü eskaera lüzatzeko Frantziari. Eta erabaki honekin, argi da Frantziak eüskal militanteen kontra ürrats berri bat emaitea honartü düala. Bistan dena berri honek harridüra sortü dü eta mündü politikoa inarrosi ere. Aüzapez, haütetsi eta eragile ainitz agertü da Aurore Martinen españaratzearen kontra. Mixel Etxebest, Mauleko aüzapezak adibidez Paueko auzitegiaren erabakia salatü dü. Euskal militanteak gisa hontarako gaztigatzea ez dü honartzen, are gehiago Euskal Herria aro politiko berri batean sartüa dela kondütan hartürik.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza Dominik Rekalten mikroan :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan