XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Urtearen zehar atharratzen den alkarteak gaüaldi desberdinak antolatü dütü : Kontzetüak, Mintzaldiak, denen plazerarentako bazen
Eta aurten ere ber erritmoan jarraiki gei düe.

Xehetarzünak Inexa Decung eta Ilora Capot Thornary, alkarteko kideekin :

Previous Next

Aurten lege berri bat baieztatürik izan da eta posibilitatea emaiten dü permisaren igaraiteko 17 urteetan !
Joan gira Xiberoko bi gazteen alkarrizketatzea beren ikusteko maneraren jakiteko, Mattin Uthurry eta Maddalen Echebarnen behatzeko :

Previous Next

INSUP formakuntza alkarteak Hirigüne alkargoa eta departamentüarekin plantan jarri dü formakuntza bat negü hontan Xiberoan heltü berri direnen integratzeko.

Haiengana hüllantü gira, eraman dütüen ikastaldi eta bisitekilan erakuska bat estreinatü beitüe Mauleko mediatekan urtarrilaren 13a arte.

Kirol jokü parioak, kanabiza, kokaina...gazten adikzioneak

Zoin dira gazten adikzioneak ?
Gazten koitze edo adikzioneak hanitx goratü dira Kovid eritarzünaz geroztik.
Sos jokü parioak, drogak, alkolak, tentazioneak eta adikzioneak hanitx dira ere gaztentako.
Horri bürü egiteko Donapaleün adar bat badü BIZIA alkarteak.
40 bat langile dira, bedezi, psikologa, erizain eta prebentzione lanetan ari diren langileak han dira gazten lagüntzeko.
Ostegün oroz Danapaleürat horra dira eta deitzen ahal dira ere 0559443100 telefonoalat

 

Ioakin Galharret BIZIA adikzione zentro prebentzioneko langilea: 

PMI edo haurrentako babeste zerbütxüa

PMI bat ala Protection Maternelle et Infantile egitüra bat bada Maulen. Zer den erraiten deikü Maritxu Negelouak horko langileak :