XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Mauleko bihotzeko ostatüek beti lagüngoa behar

Frantzian kinka izigarri txarrean delarik alkartea 35 miliu euroren beharra aipatü beitü Frantzia osoko Bihotzeko Ostatüen bürüak.
Halere ez dira hain egoera txarrean Mauleko zentroan. Inflazioarengatik edo bizitzaren kariotzearekin, arrenküra geroago eta haboro badütüe jentek janari erosteko.
Maulen 20 bat dira alkartean eta urtean bi bilketa handi egiten badütüe (martxoan eta ürrietaren 14 hontan), hortaz gain urte osoan astean berritan zabaltzen düe ekoizpen horien banatzeko.
50 bat familia lagüntzen dütü orotara. Geroago eta erretretadün  haboro agertzen direla erran deikü Mauleko eramaileek. Eta bazkari ekilibratüen banatzera eseiatzen düe. Horrentako ere nork nahi ekarten ahal dütü bere baratzeko soberakinak, izan frütü ala baratzeki.
Janariaz gain, lagüngoa administratiboak ere proposatzen dütü alkarteak, jente hanitxek ordenagailüekin aritzeko arrenkürak beitütüe. Lekü hartan anonimotarzüna segürtatürik da eta ohitarazten düe ez dela lotsarik üken behar hüllantzeko.

Sylvie Mauleko zentroko lehendakaria :

Minbiziari argi ekarteko: Miralutz !

Miralutz alkarteak adar bat sortü dü Maulen!

Minbizia düen jenteer eta beren üngürükoer egokitürik (adaptatürik) diren aktibitateak eskentzen dütü: yoga, gimnaztika eta mendi ebillaldiak, ofizioko jenteekin.

Xehetarzünak alkarteko kideekin:

Yoga astelehen oroz 14.30tan Gimnaztika asteartez 16tan aldikal Mauleko zerbütxügüneko dantza gelan.

Bortüka hilabetean behin, EH eta biarnoko bortüetan.

Urtean 30 euro galteginik dira aktibitate oroetan parte hartzeko.

Xehetarzünak https://www.facebook.com/miralutz64/ edota https://www.instagram.com/association_miralutz/

Mauleko ospitalea Iparraldeko sare püblikoari lotü !!

Oraiko egünean Mauleko ospitalea biarnoko sareari lotürik da.

Zaleska galtoa jinen da trenkatzeko ean halaber jarraiki ala Nafarroa eta eüskal kostaldeko ospitale sareari lotzeko.

Zentzü  hortan xiberoko EH Bai-eko hautetsiek mahain üngürü bat antolatzen düe neskenegün goiz hontan Mauleko zinegelan.

Hortaz ari zaizkü EH Bai-ko Leoni Aguergaray eta Benat Elkegaray :

Neskenegün goiz hontan Maule Baithan goizanko 10 etan.

Previous Next

Frantzian, Ospitaleak hainbat lanen mütüalizatzeko lürraldeka bildürik dira GHT (Groupement Hospitalier de Territoire) izenekotan.
Mauleko Ospitalearen kasüan, ez da sekülan galtozkatü Eüskal kostako ospitalearekin batü ala biarnesarekin.

2016an erabaki beita Pauekin sartzea alternatibarik aztertü gabe. Erran behar da ere Euskal Hirigüne alkargoa ez zela orano sortürik. ( 2017an sortü beita)
Mauleko Ospitaleak arrenkürak badütü, lehen, züzendari bat baldin bazen denbora osoz ari. Denbora batez bürürik gabe jauntsi du eta azken urtetan, züzendarigoa Oluekoarekin partekatürik izan da. Bena hau ez beitzen ontsa igaiten.
Züzendari autonomo bat denbora osoz atzamanik izan da 2022an bena ez dü iraun. Urte hatsarre hontan joan beita.
Aurtenko arramaiatzetik ordüan Paueko züzendarigoak dü Maulekoa ere eramaiten, halere Olueko züzendarigoarekin ez zena, akta zione minimum  bat segürtatuko zuela izenpetürik izan da. Mauleko ospitaleko aktibitate hein bat segürtatzeko.

Üngürgiro hortan dü antolatü EH Bai alderdiak Ospitalearen geroaz mahain üngürü bat neskenegünean. Hona bildü dütügün lekükotarzünak :
Arnaud Bourdé Donapauleko zainketa kontseilüko bürüa :


Arnaud Fontaine Euskal Hirigune alkargoako ordezkaria :

Previous Next

Bizikletaz Frantziaren trebeskatzea errefüsiatü talde batekin, hori izan da Anita Poineau-ren projektüa üda huntan.
Lagüntzale gisa haren izena eman dü Reborn trip projektüan, helbürüa zen Frantziko kültüraren deskubritzea eta partekatze momentuen igaitea kirolaren üngürüan.


Xehetarzün haboro :