Martxo hontan CPTS edo Xiberoko osagarri langileak biltzen zütien taldea desegin da.
Atharratze eta Barkoxen ez bada bedezi eskazik, Maulen bai.
Horri lotürik lizate desegitea; horren ardüradün da Max Dalier farmazialari ohia:
Martxo hontan CPTS edo Xiberoko osagarri langileak biltzen zütien taldea desegin da.
Atharratze eta Barkoxen ez bada bedezi eskazik, Maulen bai.
Horri lotürik lizate desegitea; horren ardüradün da Max Dalier farmazialari ohia:
Bolivian bortizkeria maxista jasaiten düen emazteak lagüntü. Hori da APETAB Boliviaren aldeko alkartearen xede berria.
La Paz-eko El alto kartiel paubrean jarraikitzen dütüe aspaldian projet desberdinak : eskolaren süstengü materiala, irrati baten sortzea haurrek eskola jarraik dezen etxetik covid denboran eta beste.
Aldi hontan bortizkeria jasaiten düen emazteak lagüntü nahi dütü.
Biltzar nausiko bildüma eta projet berria aipatü deizkü Madouce Araguas-ek :
Korpitzak eta espiritüak akitürik elkitzen dira negütik...
Egünak lüzatzen ari dira, bedatxea ttoko ttoko heltzen ari da.
Nola egin trenpüan izateko ?
Arrapostüa dietetikalari den Camille Baqué-rekin:
Lehen urtea ospatü dü Les couturieres du cœur alkarteak. Honek hebenko bi ospitaleko pazienteak lagüntzen dütü hainbat material hornitzez. Bularreko minbizia bizi direner sürtut züzenturik, kutxi eta beste babesteko tresna josten düe.
Aurten adibidez 208 kutxi, 87 babesteko zintüra, 123 zakü « a redon » eta 74 chimioarentako burukoak.
20 bat dira alkartean hilabetean behin biltzen direnak Barkoxeko Apezetxean. Zonbaitek josten ikasten, beste zonbaitek erakasten, bena oro ari dira ospitalentako.
Finantzamentuen aldetik, herriko etxe zonbait eta CPAMaren lagüngoa bat üken düe materialaren erosteko. Eta hainbat ekitaldietan salmentak egiten dütüe, espartinaren bestan, barkoxe trail-en...
Bernadette Agor alkarteko kide bat :
Lehentze departamentüan, diabetari sentsibilizatzeko egün bat antolatürik da. Eta hau Xiberoan iganen da Onize Pean igante hontan, martxoaren 11n.
Bi diabeta tipo badira, bata haurtzarotik badena , type 1 izenekoa eta bigerrena bizian kurtsean hasten ahal dena type 2 izendatürik.
Nahiz eta jente hanitx hortaz hunkirik diren ez da hanitx aipatürik eta horrentako egün hori da antolatürik.
Egitarauan goizan 10etan ebilaldi bat 7km-koa, ondotik bazkaria eta 2ak30tarik goiti osagarri arloko profesional zonbait badirate informazione haboro emaiteko.
Xehetarzünak Soul’diabete alkarteko Eric Sallato ekilan :