XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

8 haur, 7 gazte eta 13 familiek Collectif souletin alkarteko aktibitateetan parte hartzen düe.

Igaran asteazkenean, martxoaren 30ean, alkarteko biltzar nagusia egin da Mauleko parropia gelan.

Xede berrietan, baratze kolektiboa aitzina doa eta lagüntzaleak biltzen dütü Mauleko Agerria ütürrian.

Alkartearen biziarazteko, 3 langile biltzen dira alkartean, batez ere aktibitate eta sos ütürrien txerka joaiteko.

Herritarrek ere azkarki alkartean parte hartzen düe, epizeria sozialaren joanarazteko partikülarzki : 48 dira orotarat.

Biltzar nausi huntan, alkarteko araudiak arra moldatü dütüe parte hartzaileak bulegoan agerrarazteko. Aitzin kontüak talde berriarekin laster bozkatüko dira.

Ondoko ekitaldietan, dagün apirilaren 6an, ideiatik alkarte xedea eraikitzeko mintzaldia proposatüko da Mauleko IRATI gelan.

Eta apirilaren 9an, neskenegünarekin, DYS memoria arrazoetaz mintzatzeko memento bat izanen da Laure Uhart  animazalearekin.

 Collectif souletin alkartearekin harremanetan jar zitaie izenen emaiteko.

Miren Juzan eta Maite Etcheverria : 

Previous Next

Hürrün joan gabe, Zalgizen, Sandrine Mohorade Biguet sortzez Santa Gaztarrak mazajeak proposatzen deitzüe.

« Bi eskü mazaje » entrepresa igan üdan sortü dü. Iratiko etxoletan bere mazajeak proposatzen badütü, Zalgizen eliza kantüan den meria gibelean ere plantatürik da.

Jenteekin partekatzea maite dü eta züen bürüa eta korpitzaren ahintzea deizüe proposatzen.

8 mazaje desbardin badütü, mahain bero baten gainen eta müsika ezti batekin.

Bere deitzeko : 06-17-79-73-61

Sandrine Mohorade Biguet: 

Previous Next

Boliviaren aldeko alkarteko lagüntzaleen ekipa aldetik kanbiamenik ez aurten bena emanik diren indiarrak eskertü dütüe alkarteko kideeek.

Grane hüstetan, Mauleko merkatüan, Urdiñarbeko egüberriko merkatüan eta espartiñaren bestan bildü sosa baliagarri izan da.

Madouce Araguas_ek bilan bat eskeintü deikü :

Previous Next

France Horizon alkartearen bidez, barda Mauleko herriko etxeak errefüxiatier batzarri egin dü.

Momentüko 40 egünez pürü Irabarneko gaztelüan egonen dira.

Ürgentziazko lagüntza bat da momentüko eta ondotik kontextüaren arabera ikusiko da xiberotarren alkartarzünari dei egin beharko denez haien alojatzeko.

Logistika aldetik Xiberoko alkarteak haien lagüntza eskeintzen düe hala nula Kürütxe gorria, secours catholique, collectif Souletin eta resto du coeur-ek, batez ere janharia prestatzeko.

Antolaketaz mintzatü gira Louis Labadot-rekilan eta Marine Cobelli France Horizon-eko langilearekin :

Jakin Atarratzeko herriko etxea ere prestik dela familia zonbaiter batzarri egiteko. Ondoko egünetan jin behar lükee.

Previous Next

Mauleko ospitaleak ez dü orano züzendarik…

Iragan urte ürrentzean, Mauleko ospitaleak deliberatü züan Olorueko ospitaleaz beheztea.

Erran behar da hor artino ber züzendaria zela bi ospitalentako eta horrek egünoroztakoan arrenkürak ekarten zütüala.

Barda (asteazkena), mauleko merak eta xiberoko osagarri batarzüneko bürüak nahi üken düe komünikatü jakinarazteko bide hunean zela.

Erran behar da hor ere langileria gerogo eta inkietako zela züzendari berri horren jiteak beranta hartü düalakoz.

5 kandidat atzaman züntiela eta bat haütatü jakinarazi düe.

Bestalde, azken eskeler ala epantxüa da ARS osagarri agentziak hun har dezan kandidatüra hori « journal officiel »an ageraraztea.

Louis Labadot Mauleko mera eta Christian de Gaye CPTS xiberoko osagarri batarzüneko bürüa: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan