XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Hori da ikertü nahi FRAKTAL xedean.

Hortan parte hartzen düe 2 ikerlariekin batean, Azia alkarteak eta herri alkargoako Xiberoko poloak.

Abentüaren 8an gaüaldi bat antolatürik date Xabier Itzaina zientzia politikoetako ikerlariarekin, kültürra eta xiberoko iniziatiben arteko lotüraren aipatzeko, besteak beste garapen irainkorraren aldetik, Urdiñarben arratseko 7 orenetan. Oroer zabalik date, parada bat xiberoan diren xede desbardinen aipatzeko.

Artean gaüaldi horren antolatzeko Azia alkartearen facebook-aren bidez galtotegi bati arrapostü emaiten ahal da edo lotüra honen kopiatzez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdEILigQYdQlN4GrLqPxjCcC01_TO9Hs1oP4jxEp5dAI_50_w/viewform

Laure Etxeberriborde Aziako langileak xehetarzünak emaiten deizkü: 

 

Previous Next

Errotadün fotüillekin karriketan ez kurritzen ahal, edo zerbütxü güti proposatürik zeitzee.

Elbarritüek egünoroztako bizian traba hanitx badütüe Xiberoan !! Bena Zoin dira ?

Collectif souletinak beste partaide eli batekin, neskenegün hontan, elbarritü baten egoeran ezartea proposatzen deizüe.

Xehetarzünak antolazaleetan diren Miren juzan eta Marie Christine Lagrangerekilan:

Previous Next

Urte oroz Haurra alkarteak gastatzearen kuntre hitzordü hau  antolatzen dü. Ber denboran, sos gastatze hanitx diren urteko memento hortan, opariak merkeago atzamaiteak familiak lagüntzen dütü.

Haurrak handitürik badütützüe edo jokü zonbait ez badütüe baliatzen, ez düda ostiralean, azaroaren 11an goizeko 9orenen eta arrestiko 7orenen artean, horien üztea Mauleko paropia gelan.

Estatü honeko eta txostagailü xahüak baizik ez dirate hartürik.

Jokü, haurzaingoako tresna eta libürüak Neskenegünarekin, azaroaren 12an erosten ahalko dütützüe, goizeko 8ak 45 etarik arrestiko 4ak30tarat.

Xehetarzünak Michelle Aycaguer-ekilan: 

Previous Next

Ogia nola eginik den deskubritzen ahalko düzüe aste ondar hontan barkoxeko txapelako eskola ohian.

Hortaz gain korpitzarentako dijestitzeko aijago den manera baten deskubritzea ere proposatüko deizüe hor diratean ogiegile desbardinek : altxagarri edo levain-aren fermentazione lüzea.

Ateleriak neskenegünean 9ak 30 tarik 5ak 30tarat (oren bakotxetik bi orenetarat burger). Igantean 9ak 30tarik 4ak 30tarat (eguerdi eterditarik 2orenetarat ogi txestatzea). Neskenegün gaüan hitzaldia Christian Rémésy nutrizionizta eta « sauvons le pain » librüaren izkibazalearekin, bai eta ere fermentazione lüze hori baliatzen düen bi ogilegilekilan : gaüko 8ak30tan Barkoxeko denen etxean.

Mandelüa alkarteko Martin Lahaie:  

 

Mauleko ospitaleko langileak kexü dira

Mauleko ospitaleko langileak kexü dira !

Mauleko ospitalean aitzinean ehün bat jente hüllantü da ostegün arrestiri huntan

Mauleko ospitaleko züzendariak zerbütxü berri bat plantatü nahi düala ber langile heinarekin salatü düe.

Horrek egonliarren egünoroztakoa txartüko düala uste düe eta ez zaüe süportagarri.

Bestalde, urte ürrentzeko prima baldintzatürik izanen zaiela gehitü düe.

Züzendariaren ganik errezebitürik izatera galtegin dira bena mementoko ez dira heltü akomatzera tenore batetarat.

 

Jerome Etchemaite cgt-ko eta mauleko ospitaleko langilea:  

Valérie Héas züzendaria:  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan