XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

533 elkaldi egin dütüe igaran urtean Mauleko su ehaileek. Kasik 2 egünka egiten du. Horietarik 409  destrenpüentako elki dira.
Ondotik süteentako elki dira, jüstoki Bordale üngürüala joan ziren hebenko zonbait oihanak erretzen ari zirelarik. Eta departamentu hontan izandako uholdeentako ere eskü kaldü bat eman ziren Biarnoan.


Urtebürü andana bat baziren ospatzeko sü ehailen agiantzetan : 120 urte Maulen hasi  zela kaserna, eta 20 urte Mendialde kantüko bastimentü horietan instalatürik direla.
Ez badira jente eskas ere, interesatürik direnak harat hüllantzen ahal dira .
Pepela Mirande SDIS-eko bürü ohia eta konseilü orokorrekoa :


Baptiste Carminati Amicale des Pompiers-en bürüa eta Jesus Oliva Mauleko kasernako bürüa :


Previous Next

Maulen osagarri etxean bulego berri zabaltü da emazteer züzentürik.
Etxean, lanean edo kanpoan jasaiten dütüen bortizkeriak behatü eta lagüntü da haien helbürüa.

Paueko ospitaleak dü xedea eraman, ohartü beitira hiri günetarik hürrün diren emazteak ez direla aisa hüllantzen haiengana.

Fabienne Micots erizainak esplikatzen deikü zer proposatüko den :



Mauleko osagarri etxean 2 astetarik ostirale goizez erizain bat eta lagüntzaile sozial bat (assistante sociale) hor izanen dira emazteen behatzeko. Hitzordüa hartzeko deitzen ahal da 05 59 82 54 19 telefono zenbakilat egün oroz 13ak30 eta 15ak30 artean.

Jakin küxelüzko alkarrizketak direla.

Hebentik aitzina pakatü beharko da formatzeko!!

CPF deitzen den compte personnel de formation delakoari esker, kürütxa bat badüe langilek, laborariek eta ofizialek beren bürüaren formatzeko.

500 euro urtekal  sartzen da kürütxa hortan, 5000 euroko zelau batekilan.

Bena arrakasta sobera izan da eta ondorioz formakuntza galtoak lau aldiz emendatü dira...

2023tik aitzina frantsesen gobernüak formakuntzaren parte baten pakaraztera deliberatü dü.

100ko 20 ala 30ko pakatzea aipatzen da formakuntzaren arabere.

 

Alain Etcheberri "etche formation" formakuntzan jakintsü den enpresako bürüa: 

Previous Next

« Contrat d’engagement jeune » izeneko kuntratüak ikasketetarik landa, permisaren igaraite edo ikastaldi baten egiteko denboran errebenio bat eskentzen dü.
Gazteak hilabetean 15-20 oren aktibo igaraiten badütü,520 euro irabazten ahal dütü hilabetean.
Mission Locale zerbütxü püblikoak gazteak lagüngoa honen ükeiten lagüntzen dütü.
Lagüngoa hori bena bai eta ere Mauleko Mission Locale-n zer zerbütxü proposatzen düen erraiten deikü Arantxa Oxandabaratz-ek:

Previous Next

Xiberoan  ere jente mobilizatzen da eri direnen süstengüz sos biltzeko.

Aste undar hontan date eta Xiberoan ere hitzordü desbardinak emanik dira, süehaile, lagüntzale eta xiberoko komertsantek batarzünak antolatürik.

Neskenegüneko Montori Atharratze ebilalditik landa bazkaritü nahi bazide izena honarat deitzez eman ezazüe:06-89-25-88-46

Xehetarzünak antolazale diren Añeta Etxemaite eta Marion Burcudoy-ekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan