XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Palestinaz mintzatzeko gaüaldia urtarrilaren 12an ostirale arratsan 8ak30tan !
Maule Baitha zine gelan Palestinarekin alkartarzün taldeak zine eztabaida bat antolatzen dü « Yallah gaza » dokümentalaren üngürüan.
Gaüaldia animatzeko Andre Rosevègue « Union juive pour la paix » alkarteko kidea hor date.

Atharratzeko salaren hegatza berritürik izan da

Atharratzeko salaren lanaren lehen partea eginik izan da.
Oranokoan lehen pusa egin da 1.5miliu eurokoa hegatza, amiantaren desegitea eta bürdüñazko zurtajearen arraegiteko, bena ere pintratzea , isolazionea eta berotzeko sistema.
Orai bigerren pusa dagün martxotik goiti eginen da salaren emendio batekin 600 metra karratükoa.
Atharratzeko eskü baloko alkarteak erabilten badü aste ondarrez, Atharratzeko kolegio, inganio güneak, yoga, dendari ala orano pelota alkarteak ere erabilten düe Atharratzeko sala.

 

Renée Carrique: 

Homofobia orano hor da elizatiarren parte batetan

Abendüaren 29an agerarazi ohar baten bidez, Baionako apezküpüa Marc Ailletek benedikazionea üken nahi düen LGBT+ kolektiboko jentek, Jainkoaren borondatea ren jarraikitzera deitu dutu eta konbertsione terapiak proposatzen dutu.
ALTXALILI eüskaldünen LGBTQI+ kolektibokoek bat egiten düe sos homophobiekin apüzküpüaren erranen salatzeko.
Ohartarazten due konbertsione terapiak legez kanpo direla ere.
Aita saintüaren erranetan aitzinatze bat ikuste düe aldiz, ttipi izanik ere.
ALTXALILI kolektiboko alkarteak jarraikiko dü güdükatzen homofobiaren kuntre eüskaraz eta bestaren egitez.
bekat’oros izeneko egünaldia arraegin gei düe dagün bedatsean ATharratzen iragan urtean egin zen bezala

 

Juje Thiry gure kumita izanen da goiz berrin ostiralean: 

 

Presontegietan jente praubeak dira haboxienik

61 000 lekü baldin badira 75 000 preso baziren Frantzian 2023ko abentüaren 1ean.
Xehetarzünak Observatoire International des Prisons eko Maite Echeverria-ekilan :

2026 a beno lehen ez da sortüko PNR-a

Parc Naturel Regional-az, diagnostique pastoral delakoaz, edo ere Iratiko ostatuaz ari zaikü Jacques Barreix Xiberoko botingoako bürüa :

Abentü hatsarrean sindikat mixto baten sortzea bozkatü da herri alkargoan PNR parkea kudeatzeko. 4 herriek kuntre bozkatü düe : Santagrazi, Hauze, Liginaga eta Larraine.

Ximun Accocceberri :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan