XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Erasoen kontrako protokolo bat eraikitzen

40 bat xiberotar antolazale bildü dira igaran ostegünean Barkoxen, Xiberoko feministak deitütako bilküran. Herriko batzordetako kide ala alkarte desbardinak kümit ziren agrezioneen kontrako protokolo baten adosteko. Xiberoan diren bestetan halako gütigo izan ledin.
Lehenik aurkezpen orokor bat egin bada, ondotik taldetan jarri dira protokolo baten eraikuntzaren hasteko.
Berriz biltzeko helbürüa bada ez beita ürrentürik izan eta espero da protokolo oinarri bat oroentako erabilgarri izaten ahal denaren osotzera.

Bildütako lekükotarzünak :

Presontegiak gainezka !!

2022an Frantziako presontegietaz bilana elki berri da.

73.000 preso 60.000 lekütan atetürik, baldintza gero eta txarragoetan.

Hortaz ari zaikü OIP presontegien nazioarteko behatokiko Maite Etcheverria:  

 

Eüskal müseoa Xiberoan bai ala ez??

Eüskal museoaren adar bat eginen dea Xiberoan ?
Bada orai urte zunbait alkarte, herritar eta haütetsi saldo bat lanean ari dela euskal museoak lekü bat üken dezan barnekaldean.
Donapaleun xedea untsa aitzinatürik bada, xiberoko xedearen eramaileak inkiet dira üd%üritzen beizaüe Mauleko herriko etxearen süstengürik ez dela.
Eta jüstokin Maulen egin nahi zen Euskal museoaren adarra Xiberoan.
Mauleko merak dio ez düala deuje ideia horren kuntre eta prest dela bi günen proposatzeko hortako, bena ez dela hori egin behar espartinaren aipamen zentroa xedearen gainetik.
Bi xedeak behezi behar direla eta lehentarzüna harek espartina gune horri emanen duala ohartarazi dü…

 

Robert Elizondo ikerzaleak alkartekoa eta Louis Labadot mauleko mera: 

Previous Next

Galto honen üngürüan gogozkatzen hasi zen Myriam Prévost kazetalaria 2011an. Entzünezko dokümental bat elki berri dü Arte radio-ren webgünean, arrakasta handia biltzen ari dena.
Hontan 3 orenez ETA erakundearen historia, gerla zikina, armen hartzea, tortüra, bake prozesua eta beste honanbeste gei jorratzen dütü.
Lekükotarzünez beterik, Eüskal herriaren borrokaren parte hori kontatzeko bere harria ekarten dü.
Myriam Prévst eta potcats-an parte hartzen düan Josu Urrutikoetxea militante historikoa :


Ostirale hontan bere lana presentatüko dü lehentze Eüskal herrian Atharratzeko Prefostan gaüko 9etan. Lekükotarzünak entzüten ahalko dira, Myriam Prévost-ek bere gogozkatzeak aipatüko dütü eta tarteka HABIA taldeak (potcastan müsika egin düana) joko dü.

Previous Next

Maule eta Ballata Palestinar akanpamentüaren arteko biazkatzera eginik izan da. Igaran üdan Mauletar zonbait harat joan baldin baziren, igaran aste ondarretik Eüskal Herrian heltü dira 30 bat Palestindar. Adin güzietakoak dira eta hainbat opari ekarri dütüe ostiralean egin den biazkatzearen izenpetzearentako.
Hen egoera esplikatü eta Palestinako kasüa ohitarazi ondotik, biazkatze dokumentüa ofizializatu düe izenpetzez.
Ballatan 30 000 biztanle badira, 0,5kmtan bizi. Etxetarik kanporatürik izan diren errefüxiatüak dira han.
Said Thouqan delegazionearen parte da :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan