• PDF fitxategia
  • Inprimatu

LARPS ikasetxea

Berrogaineko-Larüntzeko laborantza lizeoak, azken urteetan eramanik izan den lanari esker, osagarri ezinago honean da. Bena gibel ez egiteko, xede zonbait obratüko dütü ondoko hiru urteetan eta gogoetak ere eramanen, sos mailan düen sanotarzünaren etxekitzeko. Gaüzak ez direla aisa izanen erran düe lizeoko ardüradünek, barantailan egin den biltzar nausian. Sos lagüntzak ttipitüko direla jakinez, ikasleen zenbakia oraiko ber heinean etxekitzea izanen da lizeoaren desafio nausia. Iragan sartzean ikastetxeak 292 ikasle zütüan, 101 motiko eta 191 neska, erdiak departamentütik kanpo horra delarik.

Entzü Julien Berçcaits LARPS ikasetxeko lehendakaria : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Clémentine Paceren erakuska Maulen

Clémentine Pace, Girondako artistaren 35 obrak ikusgei dira Mauleko Ondarrearen Etxean. Irudigile gazteak, pikatze egiten dütü. Margo haboroenak xuri ta beltzez dira eta abstraktuak. Eskentzen deikün erakusketa martxoaren 3ala egonen da Mauleko Ondarrearen etxean.

Entzün Clémentine Pace margo egilea : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Departamentüko UMPko erabakia

Frantziako lehendakaritzako bozken lehen ützülia iragan arte, UMPek ez dü haütageirik ezarriko departamentü hontako 2. eta 4. lürraldean, hots, Modemeko Bayrou eta Lassalle haütageien eretzean. Departamentü hau lüzaz bi alderdien artean eramanik izan beita, ez dü arrazurik ikusten estado mailan gisa hortarako akordioen egitera Modemarekin. UMParen indarra ahültü dela departamentüan aitortü dü ere. Arrazua, hebenko arrenkürer ez aski beha egoitea bereziki Eüskal-Herriko ezagützan, UMPa gor izatea. Bere aldetik, Eüskal Preso politikoen hüillantzearen alde agertü da.

Entzün Marc Oxibar UMPko kidea : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Barrikadak Baterako martxoko ekintza

Barrikadak hiru probintzietako hiri eta herri ezbardinetan martxoaren 3an neskenegünarekin, Eüskal-Herriko lürralde baten alde. Azaroaren 18 eta 19ko aste ondarrean egin zen "Herritar Foroen" arakastaren ondorioz, bigerren ekintza horren eramaiteko prestatzen ari dira Baterako kideak. Ekintza horrek bi helbürü lüke, lehenik barrikader esker Eüskal-Herriko lürralde baten egoera erakustea, erran nahi beitü ezin aitzinatüz den gei bat dela. Bigerrenik, ahal bezain jente informatzea eskü paperen bidez eta ahal bezain bat jente izatea barrikadetan, xede hori sustengüaren erakusteko. Ürrentzeko, "Haütetsien Biltzarrak" Eüskal-Herriko lürralde baten alde edo kontre direnez, bozkatü beharko düe barantailan.

Entzün Joseba Garai Batera plataformako kidea : 

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Xiberoko turismaren berri Interneten zabaltüko

Teknologia berriek eskentzen dütüen ahalmen güziak erabili nahi dütü Xiberoko turisma bülegoak. Eüskal Mendia egitasmüan, internet güne bat argitaratüko da bertan, Xiberoko eta Baxenafarroako turismo eskentzaren zabaltzeko. Horrez gain, esküko telefonetan, lo egiteko, jateko, bijitatzeko eta beste, zer nahi informazione esküalatzen ahalko da. “Ahotik beharriala nümerikoa” xedearen barne, turisma mailako informazioneak zabaltüko dira güne turistikoenetan jarriko diren telebistetan. Beste xedetan, Atharratzeko Elizetxea zaharberritüko da. Turismo bülegoaren egoitza nausia bilakatüko da, zerbütxü teknikoak etxe hortan kokatüko dira, turistak errezibitüko dira eta erakusketa güne bat ere izanen da. Lanak larrazkenean hasi behar lükee, urte baten bürüan estrenatürik izateko.

Entzün Jean Otazü Mauleko Turisma bülegoko züzendaria 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL