• PDF fitxategia

Üdan ere eüskara ikasten

Urte oroz Xiberoko gaü eskolak antolatzen düan ikastaldia Maulen, Agerrian eginen da aurten. Agorrilaren 2tik 6ealat, goiz oroz kurtsoak izanen dira lehen mailatik alfabetatze heinealat, eta arrestietan atelierrak badirateke (ikusten ahal düzüen bideoa 2007ko ikastaldian eginik izan zen).
Ikastaldia 265 € pagatüko düe langileek eta 220 € langile prekarioek, langabetüek ala ikasleek. Jakin behar da halere herri alkargoatik eta eüskararen erakunde püblikotik sos lagüntzak ükeiten ahal direla. Izenak üztailaren 16eko eman behar dira ondoko zenbakian : 05 59 19 18 44.
Entzün Ekaitz Mazusta, gaü eskolako lagüntzailea :

Ikus 2007ko ikastaldiko bideo hau :

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Comments  

 
#1 John Lenon 2010-07-02 11:35 Serge Lamaren algarrizketa, Sergent Pepper-ek egina, Sergio Leone-ren filmatxo batean…bena, bena Xiberoko AEK gaüs eskolako üdako ikastaldian sow-biss güzia biltzen da ala zer???
* Erwan aipatü gabe, bere harpa kitarra eta txülüleki…eta Errapelen botz xarmagarria…eta…

Aurten, Agorrilaren 2tik 7alat Agerrian denak han dirateke eta balio handiko beste hanitx ere..Arren, izenak eman: 05 59 19 18 44 alat.
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh