Etxez-etxe kanpaina hasten dügü
Urte oroz bezala, Xiberoko Botzako langile eta lagüntzaileek etxez-etxe kanpaina eginen dügü üda hontan ere. Iragan neskenegünean hasirik, herrietan gainti kurritüko gira züen lagüntzaren galtatzeko. Irrati honen ibilmoldean ezinbestekoa da üda oroz biltzen dügün sos zione hori. Gure lagüntzeko prest denak deit beza irrati hontarat (05 59 28 29 87). Besteak, züen etxetik iraganen girelarik ikusiko zütüegü, eta gure programazioaz ohar egin nahi badüzüe ez düda. Jakin ezazüe ere bestalde lagüntzak xüxenka igorten ahal dütützüela helbide hontara : 18, Victor Hugo karrika, 64130 Maule.
Eskerrik hanitx aitzinetik.
Entzün Allande Errezarret, gure administrazio bülegoko kidea :





Comments
Arren, lagünt ditzagün bizar itsusi eta bilo lüze ahalkegarri horien mozteko. Üda da eta freskatze hon bat hon lükee hain segür!Ordüan erranen dügü: zer motiko eijerrak!Zergatik dütüe holako bob itsusiak ?? Quote
RSS feed for comments to this post.