Barkoxen IKASten
Xiberoko IKAS pedagogia zentroaren adarrak bere besta ospatü dü Barkoxen astearte hontan (arramaiatzaren 1). Ikastoletako eta eskola elebidünetako haurrak kümit ziren harat, animazio ezberdinen egitera, pista jokü bat artean. Lauzpazortzi taldeetan banatürik ziren haurrak, klase ezberdinetakoak nahasirik. Haurrak herriko lekü batetik bestealat kurri ziren, eta güneka norbait bazüen haidürü, zoinekin Barkoxez hainbat xehetarzün biltzen zütüen. Jokü horren helbürüa Barkoxe hobeki ezagützea zen (haurretarik bata, mauletarra, ez zen sekülan Barkoxen izan).
Entzün haurrekin egin erreportajea :
Entzün Odette Mohorade, ikastolako andereñoa :





Comments
Amen!. Quote
Andere ala Jaun Hor?
Sentore batek izürritea baztertzen düala Afrikan ere IX eta XX. menteetan orano misionistek herritarrer sinestarazi zeieen (deiee?)eta badakigü zer ondorio izan zen (den). Benoit 16ek ere ber egonmoldea dü preserbagailüa erabiltzeareki. Arren, haurrer holako hüntzkerien sinestaraztea eta egitate horien gaitzestea, askatarzünari lehioaren idekitzea baizik da eta arren, menpekotarzünaz babestea.
Nahiz eta "pseudo" baten gibelean (kuku!nor da?) gorderik izan. Quote
Zentako sinetsi behar da 2+2=4 dela eta ez 5 ?
Eta Laminak egiazki badira ? nola sinestarazten ahal dügü haurrer holako "zozokeria" bat ?
Funtsean dakigüna oro, ez ote dea zozokeria bat ? Ihorkere ez gitaü behartzen holako gaüzetan sinestea. Jüsto jakitea da holako sinespenak badirela, besterik ez… Quote
RSS feed for comments to this post.