• PDF fitxategia

Aziaren xafaria, Xiberoa ikusteko

Gazteak Maidalena gainean. Argazkia : Azia.Xafaria antolatü züan iragan astebürüan Azia alkarteak bizikletaz edo pirripitaz. Lekü gorenetara joaitez, begibistaz Xiberoa nola egitüratürik den ikustea zen helbürüa. Horren arabera ondotik, lanak aitzinatü nahi lütüzke gazteen alkarteak. Ideia Baxenafarroatik üken züen, hanko gazteak ber gisako hitzordü batetan ohartü beitziren gazteek arrenkürak zütüela etxebizitzen atzamaiteko. Hartarik partitü ziren nafartarrak apartamentü zonbaiten zaharberritzeko.
Xiberotar gazte horiekin egon zen Ttk, entzün lehen diagnostika :

Ondotik, gure kasetalaria paradaz baliatü zen eüskararen egoeraren aipatzeko :

Comments  

 
#1 EuskarAzia 2010-05-27 09:58 Aziak, bürnatzeko, handitzeko eta lilitzeko xiberoko lürra egokia dü hongailü beharrezkoena eta sanoena hizkuntza düalarik. Arren gazteak, euskara erabil ezazüe lotsarik gabe eta ez dakienek ikas ezazüe. Trebatzeko, hobetzeko ala ikasteko, AEK Gaü Eskolako bortak zabal-zabalik dütüzüe.
Ale, te! aitzin gustü baten ükeiteko, agorrilaren lehen astean, 2tik 6alat ikastaldi llabür bat, merke eta giro honean egin bazenezae?.
05 59 19 18 44alat deit!
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh