2012ko maskaradak Xiberoan
2012ean maskaradak izanen dira Xiberoan. Üsatü beno berantago hasiko dira eta hilabete bat baizik ez düe iraünen, apirilako bost aste ondarrez. Xiberoko herri ezbardinetarik dirateke maskaradakariak, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak direlakoz xede honen eramaileak. Urte ondarrean jakin zelarik ez zatekeala maskaradarik izanen, ikasle ohiek zerbaiten egitea deliberate züen. Urtarilaren 20an lehen bilküra egin ondoan, partitzea erabaki düe eta bertan lehen mustraka plantatüko düe.
Entzün Bettan Bordagaray eta Joanes Etxebarria Ikastolako ikasle ohiak eta maskaradaren builtazaleak :





Comments
Igan maskaradetan Euskara untsa emanik zen eta hori ez ahatz! Quote
Azkenean, frantsesa ere zentako eskolan erakasten da ? ez ote dea aski familian ikastea ?
Maleruski gure hizkuntza ez beita kanpoan hainbeste entzüten, beharere Ikastolak hor direla 'minimo' horren ükeiteko.
Biba XIOO eta XIOOko etxekoak ! Quote
Zonbat eüskaldün badira 40 urte beno haboro düenak xiberoan?
Eta gazteagok?
Ezberdintasüna hain handi den ez düela nihuek erraiten ahal etxen erakastüa aski dela.
Xibeotarra bizi dedin ikasi eta egün oroz erabili behar da. Quote
Ni hegoaldetik ari naiz. Ez zalantzarik izan euskara eskolan erakustearekin. Behar bada Hegoaldean Ikastolatan erakutsi ez balitz. Hemen orain 40 urte askoz gutxiago hitz egiten zen; "manex" asko izan dugu guk ere eta ikastolei esker bizi eta gero eta indartsuago gaude. BENETAN!! Aurten ere nik bi behintzat ikustera joango naiz.
BA al daki norbaitek non diren aurten? Besarkada handi-handi bat. Izan ondo! Aitor Quote
RSS feed for comments to this post.