XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

3 eta 6 urteen artean düen haur ttipientako, Üdako Inganio Zentro berri bat zabaltüko dü Pettareko Eskolako Püblikoaren Lagünak alkarteak. Haurzaintegietan lekü eskaza delakoz eta etxekoen galtoari ihardesteko intseü gisa 24 lekü eskentüko dira üda hontan Maule-Peko eskola püblikoan. Galtoari arrapostü iraünkor baten emaiteko gogoeta talde bat sortü da Herri Alkargoan. Aldiz, 6 eta 12 urteen artean düen haur eta gazteentako Inganio Zentroa Argia kolegioan date azken urteetan bezala.

Entzün Charles Barcoisbide A.E.L alkarteko bürüa :

Janari salgia sozial baten xedea izanen da ondoko ürratsa Xiberoko Kürütxe gorriarentako. Arropa saltzeko baliatzen düen ber sistema egari nahi dü, bildütako janaria prezio apal batetan saltzea beharrünanteer. Urtearen kursean eramanik izan diren lan ezberbinak ere aipatürik izan dira biltzar nausian. Hala nola, arropa saltze, kurso partikülar, lehen sokorriak eta horekin batean Xiberoan sortü den besta egünetako sokorri taldea. Alkartarzün lan handi bat eramaiten badü Xiberoko Kürütze Gorriak, ohartarazik izan da Kürütxe Gorriaren lehen lanetan nazio arteko eta nazional mailako gertakari latzetan lagüntza ekartea dela.

Entzün Gaxusa Pontaut Mauleko Kürütxe Gorriko ardüradüna :

Eliza Katolikoak JMJ edo Mündüko Gazteriaren Egünaldiak antolatzen dütü dagün agorrilaren 16tik 21eala Madrilen. Eüskal Herria Españatik hüilan izanez, heben mündüko gazteer batzarri eginen zaie agorrilaren 11tik 15ala. Jenteen etxeetara errezibitüko dira, lehentarzüna emanez Madrilera joanen diren hebenko gazteer. Egünaldi horik zer diren, nola iraganen diren eta ikusteko nor prest den mündüko gazte horier batzarria egiteko, bilküra bat antolatürik da martxoaren 5ean neskenegün goizarekin Pitzgarri alkartearen egoitzan Maulen 9.30etan. Bilküra ororer zabalik da.

Entzün Maite Hirigoyen Pitzgarriko animazailea :

Olorueko Poliklinikaren arrahartze plana presentatü dü martxoaren 17 hontan Olorueko ospitaleko züzendariak. 68 langileetarik 53 arrahar liroke ospitaleak eta klinikaren amategia, ebakikako bloka eta ortopediako zerbütxüak zabalik etxek litiro. Poliklinikako langileen artean ikusmolde ezberdinak agertzen dira. Xedearen kanpo baratzen diren 15 langileak zer bilakatüko diren galdegiten düe zonbaitek eta besteek deioie, xedea ederregi dela egia izateko. Dagün asteartean iraganen den Poliklinikako Enpresa Batzordeko jüntan, arrahartze planaren xehetarzün güzien ükeitea esperantxa düe langileek, düda franko baratzen beitira orano. Artean, martxoaren 18ko finkatürik zen manisfestaldiaren etxekitzea deliberatü düe langileek.

Entzün Claude Baraguet Poliklinikako langileen ordezkaria :

Osagarri eta segürtantxa lanean zerbütxüko, injeniür bat dohainik urte batez Herrien zerbütxüko ! Herri Alkargoa konbenio baten izenpetzekotan da Nazional mailako Prebentzioa Fondoarekin. Istripüen prebentzioa eta herriko langileen segürtantxaren hobetzeko, injeniür baten zerbütxüak, baliatzen ahalko dütü Xiberoa Herri Alkargoak eta interesatürik den edozoin Xiberoko Herriko-Etxeak. Hortakoz, Herriek nahikuntea erakutsi behar düe. Herri güzietan badira herriko langileak, izan dadin idazkarigoan, eskolako kantinan edo entretenio lanetan. Langile horien laneko segürtantxa aüzapezen ardüra da eta abiatü ürrats honekin, horren hobetzeko parada ezinago hona eskentürik zaie.

Entzün Jean-Louis Sallaberry Mitikileko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan