XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Neskenegünean Maule eta Donibane Garazin manifestaldiak izan dira. Maulerat 40 bat pertsona hüillantü dira.

Zentako ? Arrapostüak heben: 

Previous Next

2 urtez egin ez bazen pandemiarengatik, igaran ostiralean agiantzen üsantser arra lotü dira Sohütan.
Pandemia denboran egindako ekintzak, eta azken urtetako obrak aipatzeaz gain ondoko xedeak ere aurkeztü dütüe. Horietan Hokin gela bat arraberritzen ari dira, eta Barragarriko bidean hoinezkoentako bide segür bat eraiki nahi düe.
Habitat Sud Atlantique-ekilan ere 3 apartamentu legar sozial eraikiko dütüe.
Halere arrenkura bat badüe Sohutan etxe erosteko gaitz beita, galtoa eskaintza beno handiagoa beita.
Ondoko xedetan ere, webgunea arraberritüko düe eta artista batek herriko etxeko mürrüak oro tintatüko dütü.
Chrystelle Mange Sohütako aüzapeza :

13.000 jente erretreten erreformari EZ erraiteko !!!

Sindikatü oroek deitürik, jenteak arrapostü eman dü nahiz eta aro txarra izan!

13.000 bildü dira Baionan eta 14.000 Pauen.

Gü ere han ginen, manifestaldiko jakilegoetaz (lekükotarzünetaz) gain, segida nolakoa datekean ikusiko dügü:

Segidarentako hitzordüa astearte arratsan 7etan Mauleko zerbütxügüneko Orhi gelan.

Previous Next

2014 eta 2020. urteen  artean 350 bizizale galdü dira (%2.55).
Apaltze handientak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montorin dira.
Haatik herri zonbaitetan bizizale heina emeki goratzen ari da.
Bizizale heina emendatü diren herri zonbaitetako auzapezekin mintzatü gira, eramaiten düen lanaren eta goratzearen arrazuen aipatzeko.
Alozeko Jean Pelle Iriart (+45 bizizale 2009 eta 2020 artean), Idauzeko René Carrique (+12 bizizale) eta Lexantzüko Egoitz Urrutikoetxea (+14 bizizale) rekin.

Jean Pelle Iriart:

René Carrique:

Egoitz Urrutikoetxea:

Previous Next

Asteharte gaüan frantses gobernüak erretretaren erreforma berria aurkeztü dü.
55 urte petik direnentako erretreta 64 urtetara gibeltürik izanen da eta 43 trimestro kotizazione beharko da.
Bestalde erretreta sistema bereziak deseginen dütüe denek ber erretreta sistema ükeiteko.
Horrek Frantziako 8 sindikatü nausian kexüa sortü dü. Mobilizatzea deitü düe urtarrilaren 19an.

LAB sindikatüa ere karrikan date. Jojo Malharin-ekilan erreforma hori aztertü dügü :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan