XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Zentako ez brodakiak soinean ezar eta paseatzera joan ?
Elürrik ez da, bena haatik haize hegoari kaxü eman behar da mendi goretan.
Sasu hontako, Pipas Larrandabürük Sohütako Gaztelaia, Erretzü, Zalhagaine edo Irati eta Izarbeko güneetako ebilaldiak dütü aitzinean ezarten.
Kontseilüak ere emaiten deizkü :

Kabalen zaintzeko lagüngoetan kanbiamena!

Orai arte artzainek 2 lagüngoen artean haütüa baldin baziren, orai ez düe haboro ükenen.
Lehen lagungoa 7.6.A izenekoa estatüak finantzatzen dü eta predazionearen kontre babesteko diren lagüngoak dira. Patou bat eta tai gabeko (24 oreneko) zainketa bat egin behar da honen ükeiteko.
Bigerrena : 7.6.B izenekoa eskualdeak finantzatzen dü eta mendi güneen xahatzeko emanik dira.
Orai, lehen lagüngoa baizik ez dela galtegiten ahalko jakinarazi dü estatüak azken bi urtetan hartz edo otso baten aztarna atzamanik izan bada.
Artzainek dakitenez, Xiberoan 2019an izan zen azken hesa, eta halere eremü hortan ützirik da momentüko.
Egünko artzaingoaren kanbiatzera ekarriko düala salatzen düe bai eta zainketa ez dela hebenko güneer egokitürik.

Benoit Thauzin artzaina :

Previous Next

Kabaletan leküko arrazaren üngürüko dinamika beti aitzina badoa.

Bastien Garat Ligin instalatü da, xoho eta oihanen artean 60 bat urde badütü. Orro xüxenki saltzen dütü freskik edo kontserbetetan, xüxenki deitzen ahal da: 06-87-84-98-30.

Ez dü familiako etxaltea arrahartü, « hors-cadre » maneran plantatü da. Azpimarratzen dü antolaketa kolektiboen inportantzia bere instalatze mementoan eta orai ere.

Bastien Garat:

Previous Next

Raphaël Valero gaztea Molbert familiaren lürretan instalatzen ari da. Hektara bat eterdirengainen frütatzeen üngürüko xede baten eraikitzen ari da.

Lehenik, zühain hazitegi bat abiarazi dü: zühainak enpeltatü eta handiarazi dütü : sagar, ahan, peska eta peatze biolojiko eta mota azkarrak.

Urtarilan sagardoi bat lantatüko dü üdan frütüen ükeiteko, arragak ere lantatü dütü bedatsean saltzeko.

Zühainen lantatzeko sasua beita, Rafaelek bere lehen zühain enpeltatüak saltzen dütü, ez düda Lanbarako Eiheragarai etxaltealat hüillantzea, deitzen ahal düzüe ere 06-86-10-63-13 zenbakilat.  

Bere xedea aipatzen deikü:

Previous Next

Dagün asteazken gaüan Atharratzeko Prefostan Brasileko 2 militanteekin partekatzeko gaüaldi bat antolatürik da, Iruriko Gohetxea-ko laborarien partaidetzarekilan.
Jakin behar da Brasilen, laborantxa lürren haboroena jabe güti zonbaiten eskü dela. Lür gabeko langileen mugimentua 1980 üngürüan lür oküpatzen hasi zen, laborariek berenganatzeko.
Gaüaldia asteazkenean da arratseko 7 orenetan hasiko da,
Dokümental hedatzea, MST mugimentüko 2 kideekin partekatze, brasileko janari eta müsika badirate Atharratzeko Prefostan.
Xehetarzünak Jean Thévenot:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan