XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Üztaila hilabete osoan denbora ez dügü alte üken. Halere bortüetan paseatzeko gogoa balin badüzüe "Pipas" Larrandabürü-ren aholküak partekatzen deitzüegü :

Previous Next

Xiberoko sindikateko eremüan diagnostika bat egiten ari dira, egünko argazki bat egiteaz gain, bihar jiten ahal diren arrenkürak aitzin ikusi nahi dütüe.
Momentüko 28 000 ardi, 2000 behi eta 300 montüra badira eta hein horren begiatzera espero düe. Aldiz laborari andana bat erretretatik hüllan izanki, jarraikirik badüenez jakin nahi da. Egünko egünean 225 laborari badira.
42 olha erabilirik badira. Haboxienetan talde ttipian erabilten düe. Halere batetan 10 laborari badira eta zonbaitek bea erabilten düe.
Lehen diagnostika bat eginik izan bada, laborari oroer inkesta bateri ihardestera galtegiten düe, Xiberoko Sindikatak igorriko dütüanak bere kideer.
Hortaz gain, 7 eremütan zatitü düe xiberoa eta bakotxean laborari zonbaitekin bilkürak egin gei dütüe.
Xehetarzünak Benoit Thauzin Xiberoko sindikatekoarekin :

Previous Next

Kanbiamenak badira Ardi Zentroan, obra zonbait eginen dütüelaz gain, zuzendaria kanbiatü berri düe.
Esne ekoizpena handitzera baldin bazüan lehen helbürü zentro honek, orai beste helbürü zonbait dütüe fenotipajean, edo zelekzionean. Elikagaien eraginkortarzüna, gas emisionea, ebilteko gaitarzüna edo ere parasitajearen kontreko arrapostüa ezaugarri bezala sartü dütüe.
Jüstoki parasitajearen hobeki aztertzeko, harra ekoizteko dütüen güne bat eraikiko düe berehala.
Fenotipaje plataforma bat ere egin gei düe, hegoaldeko latsa arrazako ardiak barnen sartzez.
Ohitarazteko 450 000 ardi badira departamentüan bertako arrazakoak eta 50 000 baizik Lacaune arrazakoak .


Desiré Loyatho Ardi Zentroko presidenta :


Agnes Bellecq Ardi Zentroko züzendari berria :

Jean Michel Astrucq IDELE  hazkuntza erakundearen langilea :

Jean Michel Astrucq-en mintzaldia :

Previous Next

Arnaud Chrisostome Ligiko baratzezain berriaren ezagütza egin dügü. Düala urte bat Ligin instalatü dela prestatürik zaion lür puzka batetan.

Bere ibilbidea eta bere lanbidea aipatü deizkü :

 

Previous Next

« bürü beltza » alkarteak bere lehen gaznak saldüko dütü !!

Ardi bürü beltz arrazaren aküllatzeko sortü zen alkartea düala hogei bat urte.

Orai xede berri bat abiatzen düe « bürü beltza » marka sortü beitüe beren arrazaren hobeki balorizatzeko edo aitzinean ezarteko.

Horren abiarazteko sos biltze kanpaña bat egin zen nun ere 10 000 euro bildü diren orotarat.

Lehen gaznak eginik dütüe eta AGORRILAtik goiti saldüko dütüe lehenak

 

Bettan Aguer bagaiga :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan