XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gaztelüko lagünak alkarteak 40urte bestatzen dütü

Mauleko Gaztelüko Lagünak alkarteak bere 10. Urte bürüa ospatüko dü igante hontan.
Karia hortara bere kideak, eta ondarreari interesatzen diren Xiberotar güziak, kümitatzen dütü gaztelüan, igante goizan 11etarik harat.
Arrestiriko 19ak artino gaztelüa bijitatzen ahalko da dohainik, alkarteko kideak lagüntürik.
Egüerditan züntzür bustitzea eskeinik dateke eta piknika ekarriz geroz alkarrekin bazkaltzen ahalko zide.
Alkarteak parada horrez baliatü nahi da, kide güzien biribilkatzeko eta 2022an gaztelüaren 900. Urte bürüa ospatüko beita, karia hortara antolatzen ahalko diren animazioen aipatzeko.

Elkarrizketan xehetarzünak ekartzen deizkü Joël Larroque alkartek kideak :



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan