• PDF fitxategia

Nabolegiko jeisteko tresna

Ahüzki gainean, Nabolegi olan, ardien jeisteko tresna berri bat ezarri düe. Holakorik ez beita üsü ikusten bortüan, harat joan gira mikro eta kamera batekin. Pierre Jaragoien laborari Altzükütarrak, beste laborari batekin eta artzain gazte batekin, 300 bat ardiko saldoa badüe gain hartan. Esküz jeistez beno, erran gabe doa, hanitxez denbora gütiago behar düe orai. Horri esker, bortüan gazna egiten ahal düe etxalteko lanak egitez. Erran behar da ere bortüan holako tresneriaren ezarteko sos lagüntzak handiak direla (% 70 eskualdeko kontseilüa eta kontseilü orokorretik, % 20 xiberoko sindikatütik).
Heben pean Ahüzkin Beñat Hach Embarek Irizarrek egin bideoa ikusgei düzüe (üda orotan ariko da gure lagüntzen).
Entzün Pierre Jaragoienen alkarrizketa osoa :


JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Comments  

 
#1 Beñat 2010-06-09 19:12 Bideo ejerra Quote
 
 
#2 Hiru deo 2010-06-14 10:19 Bideoa ejerra bai hori segür, agian turisma bülegoak baliatzen ahalko lükeana 8,5 miliu euro haietarik purruxkiña zerbait emaiten badü… bena hanitxez ejerrago dena da olalte batetan ikustea bi gazte bizibide bat egiaztatzen eta ber ürratsan bortüa biziarazten. Nabolegin, ardiak dira jeisten eta ez üdatiarrak! Quote
 

Add comment

Security code
Refresh