"Bada hogei urte Holzarte bazter ützirik dela"
Düala egün zonbait aipatzen geneizüen Holzarteko zübüa negü hontan tenpestak eraman ondoan, Xiberoko Sindikatak lanen egitea deliberatü züala. Hobeki erranik, deliberatürik izan zen laster hastea, zeren eta jadanik pentsatürik züen lan horien egitea, bena berantago. Holzarteko zübü hortara joaiteko abiapüntüan, Logibarren (Larraine), bazen hogei bat urte lanak egitea eta günearen zaintzea galtatzen züela. Hargatik aterpetxeko nagusiak kexü dela argiki erakutsi deigü. Bere erranetan, Xiberoko Sindikatak Iratin indarrak ezarten dütü Holzarte bazter üztez, behar diren lanak egin gabe. Audela, dio internet eta beste bideetarik jakinarazi beita zübü famatüa zerratürik dela, sasua gaizki hasi düela eta segür da gaizki izanen dela orokorki ere.
Entzün Dominique, Logibarreko nagusia :
Geroztik, Jean-Pierra "Pepela" Mirandengana joan gira, jakiteko Xiberoko Sindikataren izenean zer ihardesten zeion Dominika Logibarri.
Entzün Jean-Pierra Mirande, Xiberoko Sindikataren lehendakaria :





Comments
Turistak ez dira orano heltürik, ikusi Dominika Logibar, han, txilintxau ikusiko dügünez… Halerik ere ez dezan ahatz assurance touriste baten hartzea! Quote
Mr le syndic, veuillez installer un péage au niveau du pont qui va directement de la piste d'Holzarte à la terrasse "multicolore" parfaitement intégrée à l'architecture locale de chez logibar. Je suis sûr que dominique se fera un plaisir de tenir la caisse. Une guitoune de plus ou de mois celà ne se verra même pas… Quote
Etxola hori ez deno eginik orano erreüs date gizona!… eta zübü hori orano ürrentzeko!…Zer debrü ari da Alcacebe? Larraitar bat izan balitz segür bertanago eginik izanen zen… Quote
RSS feed for comments to this post.