• PDF fitxategia

Bateraren eztabaidaz

Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard LougarotBatera plataformak iragan astelehenean (martxoaren 8) eztabaida bat antolatü züan Mauleko zinema gelan. 80 bat jenteen aitzinean, frantses lürralde erreforma xedea eta eüskal lürralde administratibo baten sortzea ziren aipagei nagusiak. Mahainan jarririk ziren Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard Lougarot. Irratian lauen erranak hedatü badütügü ere, heben Bernard Lougaroten iritzia baizik ez dügü entzünarazten, bi gaüzengatik ; batetik, Gotaine-Irabarneko aüzapezaren iritzia ez zen orai artino entzün Xiberoko Botzean (eüskal lürralde administratibo baten kontre agertü da), eta bestalde, eüskaldünak frantsesez ariaraztea ez zaigü bidezkoa üdüri, bereziki eüskararen ofizialtarzüna aldarrikatzen düan plataformarenganik (Mirande, Etxebest eta Iriart frantsesez mintzatü ziren).
Entzün Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapeza, eüskal lürralde administratibo baten sortzeaz :

Eztabaida osoa entzüngei (frantsesez beraz) ostegünean gaüko 9etan.

Comments  

 
#1 Allande 2010-03-11 12:48 Gaüaldi baten antolakuntza bat kritikatü beno lehen hobe informazio züzen eta objektibo baten emaitea: eztabada osoa ez da frantsesez iragan! Eüskaldünak ziren kümitak eüskaraz elestatzeko parada ere üken eta baliatü beit dire. Esperantxa düt ez dütützüela auz eüskaraz iragan düenak desagertarazi… Quote
 
 
#2 ni 2010-03-11 14:27 ez nintzan han eta eztakit nola mintzatü ziren, bena halere, Xiberoko Botzak eüskara desagerraraztea, zer ideia drolea… Quote
 
 
#3 Basajaun 2010-03-11 15:01 Ni harritürik izan niz jakitean eztabada frantsesez zela ! Ez düt sinetsi ! Eta bai, hala izan da (nahiz eta 500 hitzen gainean 20 eüskaraz izan… bena horrekin erraiten ahal bada eztabada osoa ez dela frantsesez izan… düdak dütüt !).
Nola posible da ? Ez zena eüskalzalerik ? Ata bai… Mirande, Etxebest, Iriart eta püblikoko hanitx… bena denak tarrapatan frantsesez !

Bateraren aldarrikapenetarik bat ez dea eüskararen ofizialtarzüna ? Ah te !

Eta orai, Xiberoko Botzak eüskara desagerraraztea… ez dea problema, ez den lekülat igorten hor ? Zer nahi !
Quote
 
 
#4 Xan 2010-03-11 15:35 Allanderi,

Eüskarak lekü ttipi bat üken badü ere mintzaldi hortan, Xiberoko Botzak erabaki dü mintzaldia bere osotarzünean hedatzea, erran nahi beita frantsesezko erranak eta eüskarazkoak. 2 oreneko emankizüna proposatzen deizüegü gaü huntan, 9 orenetarik goiti.
Ea Mendililiak indar bera egiten düen, eüskarazko erranak desagertarazi gabe !
Quote
 
 
#5 Ezta ala Bada? 2010-03-11 16:06 Frantses lürralde erreforma eta euskal Lürralde administratiboa mintzageiak frantsesez lantürik izan direla jakitea ez da harritzekoa. Frantses tipiñan zopa egiten delarik frantses gozoa beti badüke.
Harritzekoa da Xiberoko Botzari auzi baten idekitzea… Ez da iholaz ere irratiaren ogena eztabada gehiena erderaz igaran bada. Nor zen antolazalea?
eztabada euskaraz nahi bazen egin euskaraz eginik izanen zen eta frantximententako ützülpen egileak atzamanik ziratekean.
Arren…euskaraz ezta eta frantsesez bada
eta Xiberoko botza beti hor da. Gora züek!
Quote
 
 
#6 Bürübeltz 2010-03-11 16:06 Hau betiko arazoa da. Honki jina eta agurra euskaraz egin eta arrastakoa à la langue de Molière, jente güziek ontsa entelega dezen. Alta BATERA/ENSEMBLE-ek(co-ofizialtasünaren alde beitira)frantses ützültzaile bat ezartzen ahal züen eztabaida euskaraz egiteko…Bena ideia hori ez zaie bürütik igan.
Zertako ützultzaile bat, euskaraz dakianak frantsesa ere beitaki?!
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh