• PDF fitxategia

Pirineoetako hura XXI. mentean

Hurarekin Xiberoan diren arrenkürak ez dira besteer konparatzen ahal. Heben hura küdeatzen düen egitüra ezberdinen artean huraren küdeaketaz ala prezioaz eztabaidatzen delarik, beste güne zonbaitetan agortzen da. Hala, düala urte zonbait, Kataluniako herri zonbait -Barzelona artean- hurrik gabe baratü ziren. Hurra kantitate handian jinarazi behar izan züen eta pagatzez. Hortik abiatzen da Christophe de Pradak plazaratü berri düan dokümentala, "L'eau des pyrénées, un conflit pour le 21ème siècle?", eta Amikuze ere aipatzez artetik.
Entzün Christophe de Prada :

Ikus bideoaren aurkezpen hau :

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Eta DVDa edo DVXa erosteko, klika heben.

Comments  

 
#1 Hurbeltz 2010-02-19 08:57 Huraren gerla aspaldi danik hasia da. Arrazu dük kiko, estatü menperazaleak altxor urdinaren kontrolatzen hasiak dira. Heben Itoitzeko ibarra hurpean ezarriz baradera ahalkegarri bateki ibar hortako biodibersitatea zankopealatüz, herritarren protestak bortizki zanpatüz eta segürantxa neurri güzien gainetik igaranez. Hori oro firma handi zonbaiten honetan. Han, Palestinan, palestinarren erreka eta ibaiak desbideraziz kolono sionisten honetan.
Eta frantziak 7 midaila irabazi dü negüko olinpiar joküetan… Ontsa ez?
Hip, hip hip… Hura!
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh