• PDF

Mintzaldiak

_________________________________________________________________________________

"Enbata mugimentüa Xiberoan". Düala 50 urte Enbata mugimentüa sortü zen Ipar Eüskal Herrian. Mugimentü hau nola hasi den, zer ibilbide üken dü Xiberoan, zer herexa ützi düan ? Horren aipatzeko, mintzaldi bat antolatürik izan da Maulen 2013ko maiatzan. Parte harzaleak, Jean-Louis Davant eta Christiane Etchaluz enbata militante historikoak, Jon eta Peio Etcheverry Ainciart, enbata mugimentüaz berriki  libürü bat agerazi direnak.

Entzün mintzaldia Enbata mugimentüaz Xiberoan : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
_________________________________________________________________________________

"Erakaskuntza elebidüna, zerentako eta  nola... ?".  Ttipitik bi hizkuntz ikastea eta mintzatzea, zer ekarten dü ? Gilbert Dalgalian hizkuntzalariak xehetarzün güziak ekarten deizkü.  Mintzaldi hau Maulen grabatürik izan da 2013ko maiatzan.

Entzün Gilbert Dalgalian hizkuntzalaria :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
_________________________________________________________________________________


"Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaz"  mintzaldi bat, Xiberoa Herri Alkargoak antolatürik Maule-Baithan.
Haütetsien Kontseilüak, Garapen Kontseilüak, Eüskal-Herriko meren Biltzarrak, Indüstria eta Komerzio Kanberak, Parlementarioek bai eta BATERA mugimentüak beren indarrak jüntatü dütüe koordinazio batean, xede horren bürüala eramaiteko. Bestalde, Haütetsien Kontseilüa eta Meren Biltzarra, Herri Alkargoari hersatü dira eztabada pübliko hontan parte hartzeko. Mintzaldin parte hartü direnak : Jean-Jacques Lasserre Haütetsien Kontseilüko lehendakaria, Jean Gourdon lege gizon eta ünibersitateko erakaslea eta Battita Boloqui Garapen Kontseilüko züzendaria.

Entzün Dominika Boscq Herri Alkargoakoa eta Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza sar hitza egiten :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Jacques Lasserre Haütetsien Kontseilüko lehendakaria "Eüskal Herriko lürralde Alkargoa"ren eskakizüna eta historikoa presentatzen : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Battitta Boloqui Garapen Kontseilüko züzendaria lan güziak presentatzen :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean Gordon lege gizona ikertze lan jüridikoa presentatzen : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Battitta Boloqui :   " Zer Lürralde Alkargoa" mota haütatürik izan den h
aütetsien partetik ?


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün mintzalditik landa izan den eztabada "Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaz" :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

___________________________________________________________________________________________

"Zertako xiberotarra ikas eskola püblikoan ?". IKAS-BIk antolatüan dütüan bi mintzaldi Maulen eta Atharratzen.
Entzün Stéphane Borel Genèveko Ünibersitateko linguista eta ikerlaria

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko eüskararen erakaskuntza zertan den Xiberoan ? Presentazione eta zenbaki zonbait. 
Entzün Mixel Exteban IKAS-BIko lehendakaria

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

_________________________________________________________________________________________

"Maskaradak denboran" mintzaldia Atharratzen
. Mintzazaleak Jean-Mixel Bedaxagar, Junes Casenave, Eñaut Etxamendi, Jon Iruretagoiena. 
Entzün lau mintzazaleak : 

Soinüaren telekargatzeko (eskuineko klika)

______________________________________________________________________________

"Makaradak eta buhameak" konferentzia. Nicole Lougarot Hebentik kültür alkarteko kideak presentatürik Donapaleüko mediatekan
Entzün Nicole Lougarot :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika) 

_______________________________________________________________________________

“Xiberoko prentsa lehen gerla mundiala aitzin”
konferentzia eskentü dü Kepa Altonaga ikerlariak igaran barantailaren 2an Maulen HEBENTIKenean 
Entzün Kepa Altonaga  :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

_______________________________________________________________________________

Agro erregeien eskandala.
"Frantzian agro erregeiek dütüe kabaleen prezioen bazkak gorazten..." Patrick Sadones, "agrocarburants"en erreferenta da Confédération Paysanne zindikatan. 2013ko urtarilan Garrüzen zen, Departamentüko Laborantsako haüteskundeen kari ELB zindikatak deitürik.
Entzün Patrick Sadones : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

______________________________________________________________________________

EUSKO, Euskal moneta, ekologikoa eta alkartzünezkoa. Eusko 2013an Eüskal-Herrian ! Zer eta nola egin ?
Eüskal Herriko Laborantsa Ganbarako mintzaldi bat 2012ko setemerekoa. 
Entzün emankizüna :

________________________________________________________________________________

Laborantsa eta elikadüra, Carlo Petrini "Slow Food"ko sortzaile eta lehendakariarekin.
Eüskal Herriko Laborantsa Ganbarak antolatü düan mintzaldi bat 2012ko abentüaren 4ean.

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

___________________________________________________________________________________

"Eüskararen geroa Iparraldean" :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

________________________________________________________________________________________

40 urte Xiberoan ! Eüskararen biziberritzeaz mintzo. 
Mintzaldi bat Maulen 2012ko abentüaren 8an
Entzün Nicole Erbinartegaray errejentsa eta ikerketa lan eramailea :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Lorea Agirre Arrasateko Unibersitateko erakaslea :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

_____________________________________________________________________________________________________

Merkatüa berresküratzeaz. Aurélie Trouvé ATTAC-ko lehendakari ordaria, 2012ko LURRAMAko egüzama.
Entzün Aurélie Trouvé :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

_____________________________________________________________________________________________

Departamentüko Laborantsa Kanberako haüteskundeko mintzaldi-eztabada, 2013ko urtarilaren 17an grabatürik Lasako Herriko-Etxean. 
Partaideak : FDSEA eta E.L.B sindikateko ordezkariak
Entzün :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)