XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Neskenegün hontan Garindainen egünaldi berezi bat antolatürik date!

Kantaldi, ebilaldi edo klasterkaldi baita ganer hüste bat badate Haur Eri alkartearen alte.

Zentako? Zer? Nola?

Xehetarzünak heben:

Giltzak:
Xiberotarrak nasaiki hüllantü dira Oloruerat

Olueko ospitaleko urgentzien begiatzeko manifestaldia !

Goiz hontan 9 orenetan suprefektura aitzinean deitzen düe ospitaleko langile eta erabilzaleek.

Igan neskenegunetik, ARSak urgentziak zerratzeko agintua eman du. Zerratze hau setemeala arte luzaturik izateko arriskua bada.

Bedezi mentxa eta langileen akidura azpimarraturik da duala hilabete jadanik.

Olueko saltegia haboxienek oren batez zerratuko zutuela hen bortak jakinarazi due ere.

Han ziren xiberotarrak galdezkatü dütügü: 

Previous Next

Maiatzetik goiti, pzikanalizta baten gana joaiten ahalko da Sohütan !

Nathalie Narbeburu Sohütarra pzikanalizta gisa plantatüko da maiatzetik goiti bere etxean.

Praktika honek inkonzientzia agerian ezartea dü helbürü, bizipenak, ametsak eta barne pentsaketak elez adieraztez.

Xehetarzün güziak partekatü dereizkü :

Adin orotan abiatzen ahal da pzikanaliza bat, oroer zabalik da.

Nathalie Narbeburuen web günea eraiktzen delakoan (narbeburunathalie-psy.com), 0625830495 zenbakilat deitzen ahal da.

 

Previous Next

Urte oroz CAFak sosez lagüntzen düan familien egüna egiten da Xiberoan.

Horren antolatzeko l’Outil en main, Pitzgarri, Bil ta garbi, Goxama eta Collectif souletin alkarteak jüntatu dira.

Neskenegünean kirolaren üngürüak handik eta ttipiak bildü nahi izan dira. Goizanko 10orenetan hitzordüa Alozeko salan.

Asteazken arrestitan Maulen izanen da familien egüna aldi hontan txontxongiloen mündüan sartzen ahalko zide !

Animazio güziak kittorik eta orroer zabalirik dira.

Caroline Herrera Collectif souletineko langilea :

Previous Next

Apirilaren 15 an Maulen Collectif Souletin, Pitzgarri, departamentüko zerbütxüa, Goxama, inganio zentroa eta planning familial jüntatüko dira Baionako Oreka Zirkoa alkartearen atelierren üngürüan.

Alde batetik, haurrek zirkoko ariketak eta joküak matahamen üngürüan egiten ahalko dütüe. Bestalde familiekin mintzatzeko parada ere date COVID elkitze hortan beren beharren aipatzeko.

Eüskaraz eta frantsesez date.

Hitzordüa ordüan apirilaren 15 an ostiralearekin 4ak 30tarik 7 orenetarat ahüzki gelan edo alde kanpoan. Dener zabalik da !

Apirilaren 13 an zine eztabaida bat ere proposatzen düe, « pourris gâtés » filmatik landa « l’atelier budgétaire » alkarteak « bankako fresetaz » informazione emanen dü. Hitzordüa 8 orenetan Maule Baithan.

Collectif Souletin-eko Miren Juzan: