XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Apirilaren 20an Alzheimer eritarzünaz hunkirik diren lagüntzale eta etxekoentako, aholkü hitzordü bat bada Mauleko ospitalean, 14tik 15etara dateke hau. Bi hilabetearik informazione bilküra bat antolatzen dü Pirene-Atlantikako France Alzheimer alkarteak. Berezilari eta erizainak agertüko dira aholkü emaitera. Egünko egünean, departamentüan 12 mila bat jente balirateke eritarzün hontaz hunkirik. Nahiz eta ez den argi zertarik horra den, üdüri lüke, geroago eta kozatürikago den mündü honek eta jateko manerak balükiala zerbait ikusteko eritarzünarekin, bena ezin da segürki erran zerek eta nolako ondorio xüxena lükean. Xehetarzün haboro esküratzeko  Pirene-Atlantikako France Alzheimer alkarteala deit 05.59.80.16.38 edo web güneala joan : www.francealzheimer-pyreneesatlantiques.org

Entzün Isabelle Diaz, departamentüko France Alzheimer alkarteko erizaina :

Atarratzeko Erretreta Etxean xiberoko dantzarietaz erakuska bat estrenatü da arrestiri alde goxo batekin ! Zahar etxean direnak, administrazio kontseilükoak eta Sohütako dantzariek parte hartü düe. Aurten, xiberoko dantzariekin frezka edo margo lan bat egin düe 5 emazteek ; erran gabe doa ez düela sekülan pintseü bat esküetan üken. Lan ederra presentatü düe, kolore beroak erabiliz, gorria eta hoilia nausi direlarik. Margo lanaren estrenaz baliatü da 5 artisteen saristatzeko eta diploma bat emanik izan zaie, Celeste Guissagaitz, Yvonne Duvigneau, Mélanie Louis, Denise Bouveau, Madeleine Capdevielle eta Anne-Marie Etxebarne barkostarsari. Obra hori Adinetakoen Etxean ikusten ahal da .

Entzün Isabelle Bedachet Atarratzeko erretreta etxeko animazalea :


Entzün Patricia Goud Ospitaleko "Cadre Santé"ko ardüradüna :

APETAB 64 alkartea, Boliviako Tarijako haurren lagüntzeko sortü den alkartea da eta behin beno haborotan bere ekitaldien berri eman deizüegü irrati hontan. Aldi hontan, beste kümita bat zabaltzen deizüe alkarteko kideek, granere hüste bat antolatürik beita Mauleko Jai-Alaian, apirilaren 10ean egün orotan. Züek ere nahi badüzüe züen saltzeko leküa etxeki, ez düda eta apirilaren 9ala badüzüe horren egiteko, deitzez : 06 78 91 14 83 zonbakialat. Bestalde, jakin ezazüe granere hüstearen bortak goizanko 9 orenetan zabaltüko direla püblikoarentako.

Entzün Madouce Araguas antolazalea :

Pitzgarri alkarteak animazione egünak proposatzen dütü Xiberoko haur eta gazteentako. Lehen inganioa  apirilaren 15ean ostirale hontan date. 6 eta 10 urte arte diren haurrentako jokü bide bat badate Mauleko hiriaren edireiteko eta ezagützeko. Leküak mügatürik beitira bertan izenak eman behar dira Pitzgarrila deitzez : 05.59.28.39.14.  Bestalde, animazale bilakatü nahi diren gazteentako, formazione egünak proposatürik dira apirilaren 18 eta 19an Ligin. Aldiz, antzerki egünak antolatürik dira apirilaren 20an Barkoxen eta 21an Alzain. Gazteak dira  taulen gainen biltzen  antzerki llabürren lantzeko eta urte ondarreko ikusgarriaren prestatzeko.

Entzün Faustin Pitzgarri alkarteko animazalea :

Olorueko ospitaleak presentatü düan Olorueko Poliklinikaren arrahartze plana honartü dü Paueko Merkataritza auzitegiak. Ondorioz, klinikako 68 lanpostüetarik 53 salbatürik dira eta klinikaren amategia zabalik egoiten da. Poliklinikako langileek düdan ezarten bazüen ere arrahartze plana, egün anpletürik agertzen dira bena erne egonen zirela jakinarazi düe, kanpo baratzen diren 15 langileentako hitzamanik izan den bersailkatzea gaüzatü artino. Olorueko Herriko-Etxeak horren bideratzea hitzeman dü.

Entzün Claude Barraguet Poliklinikako langile bat :