XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Langile, ofiziale, saltzale, enpresa bürü edo ikasle soil balinbazide, españul edo inglesaren ikasteko parada eskentzen deizüe GRETA egitürak. Eüskararen jakitean inportentziaz gain, Xiberoan, Hego E.H.arekin harremanak dütüen enpresalariek, españularen mintzatzeko beharra ere senditü züen. Hola dira hasi iragan urtean, GRETAk eskentzen dütüan mintzaje kursoak. Egüberri eta  barantailako negüko bakantzetan iraganen dira Sohütako lizeoan, orotarat 30 orenekoak diratekelarik. Enpresetarik jinen direnek, oreneko prezioaren saria, 15€koa dükee, ikasle soilek aldiz 8€ koa. Kurso horien jarraikitzeko, izenak eman behar dira ürrietaren 10a gabe, 05 59 28 12 49 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean sartüz.

Entzün Jean-Pierre Hitta ODACEko ardüradüna :

Maitatü, ikasi, ari, Euskalakari ! Hau zen aurtenko Korrikaren lema eta Xiberuan ere, eüskara maite dela erakutsirik izan zen. Maitatzea lehen ürratsa izanagatik ere, ez da nahikoa, ikasi eta erabaili behar beitügü. Ikasiz erabili eta erabiliz ikasi. Hau da orohar, aurtenko Gaü Eskoletan izen emaite kanpainaren izpiritüa eta ardatza. Oraidanik hasirik eta setemere ürrentzeala, züen izena emaiten ahalko düzüe Xiberoko gaü eskolan eta AEK-ek hitza emanen deizüe. Aurten ere eta bigerren aldikotz, Xiberoa Herri Alkargoak eta Eüskal Erakunde Püblikoak sos lagüntza eskentüko dü ikasleer. Beraz, orai danik harremanetan sartzen ahal zidee Xiberoko Gaü Eskolarekin 05 59 19 18 44 zenbakiala deitzez.

Entzün Ekaitz Mazusta Xiberoko Gaü Eskolaren sartzeaz :


Entzün Beñat Espil üdako ikastaldiaren aipatzen :

Xiberoko kolegioetan ere sartzea ontsa iragan da. Argia kolegioan 308 ikasle ziren, San Frantses kolegio lizeoan 130 bat eta Atarratzeko Jauregi kolegioan 78. Orotarat, 500 bat Xiberotar gazte dira hiru kolegioetan. Aspaldiko partez, ohar etxekiko dügü behar ziren erakasle güziak agertü direla sartze egünean. Ikastetxe bakotxak xede pedagogikoak plantan ezarri dütü, ikasleen kausitzea eta garapenaren segürtatzeko.

Entzün Fernandez jauna Atarratzeko Jauregi kolegioko züzendaria :


Entzün Pucheu jauna Argia kolegioko züzendaria :

Entzün Darrack jauna San Frantses kolegioa eta lizeoko züzendaria :

 

 

388 ikasleekin egin da Sohütako lizeoaren 2011-2012ko sartzea. Baldintza ezinago honetan abiatü dira erakasle eta behar diren zerbütxüko langileekin. Aurten aldiz, züzendari berri bat üken düe, Youngman jaunaren ordez Ukemanou jauna izentatürik izan da, sortzez Baionarra. Baxoaren erreforma plantan ezartea dü lehentarzüna eta erran deikünaz, kültüra ikastetxe hortan ekartea jarraiki nahi düala aurten ere. Baxoa arrunta eta indüstriako tekniker lotürik dena prestatzen ahal da ikastetxe hortan.

Entzün Ukemanou jauna Sohütako lizeoko züzendari berria :

Bestalde, Berrogaiñeko laborantsa lizeoa 315 ikasleekin hasi da ikasurte berria, horietarik 255 barnetegian direlarik. Ikasle emendio hori baxo erreformaren ondorioa da bena ez lüke iraün behar. Christophe Gaget züzendariak erran deikünaz, dagün urtean ikasle zenbakiak 280 ikasle üngürüan eraitsi behar lüke. Antolamentü berria ere plantan ezarririk izan da, hürrünetik horra diren ikasleak ostiraletan goizago etxeala joaiteko gisan. Laborantsa sailan, 14 ikasle sartü dira baxoaren lehen urtean. Hortaz botzik agertü zaikü Gaget züzendaria, horietarik haboroenak xiberotarrak beitira eta laborantsan plantatzeko xedea beitüe.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :

Sartzea ere bai Champo lizeoan Maulen ! 230 ikasle kontatzen dira. Laborantsa edo Obra Püblikako ebilgailüen mekanika sailean ikasketak jarraikitzen düen ikasleek ez düe langabeziarik ezagützen. Mauleko Xanpo lizeo teknikoan diren ikasleek segürtamen honekin jarraikitzen dütüe ikasketak. Horrez gain, azken urteetan Akitania eskualdeak lizeoaren arraberritzeko dirustatü dütüan obrek, ikasketeen kausitzeko baldintza ezinago honean ezarten dütü.

Entzün Moret anderea Xanpo lizeoko züzendaria :

Teknologia berriak eta internet, erabilpena eta arrisküak, setemearen 5etaik 14ala, hots dagün astelehenetik harat, animazione andana bat antolatzen dütü Xiberoko Osagarri Taldeak. Erakuska, ikasgiak, eztabadakatze, algarrekin mintzatze eta filma agertze, familian, gazte ala gehitü denak kümit zide. Egitaraua sogin eta beha.

Entzün Betty Iriart Mission Lokalako animazaleak :