Xiberoko eskühüskako pelota txapelgoa aitzina doa. Igaran arramaiatzeko bigerren mailako finalak igaranik, laurdeneko finalak jokatüko dira agorrilaren 27 eta 28an. Eskühüskako erdi-finalak, Garindaine eta Muskildiko herriko besteen karri setemere 5 eta 12an jokatüko dira. Txapelketaren finala, Urdinarbeko besteen denboran ürrentüko da setemere 19an . Aurtenko lehiaketak 5 hilabete iraün dü Xiberoko plazen gainti giro hoberenean. Jokülari haboro eta maila goraxago ere ikusi ahal izan da. Soegin esküinean Webgüneko Berri llabürretan, txapelketako egitaroa
Entzün bi ardüradün Erik Etxart eta Alain Mugordoy :
Setemearen 3 - 4 eta 5an, Xiberoko 54. Mendi tinietako auto lasterkaldia igaranen da. Segürtantxen aldetik arrau xorrotxak badira eta 3 ardatz handiak : kiroletako neurrien errespetüak - püblikoaren eta gidalarien segürtantxa eta azkenik üngürameneko neurrien errespetatzea. Lasterketaren antolatzeko, Automobil Federazionearen arrauak jarraikirik dira eta bada 2 urte jadanik üngüramena kontütan hartürik dela. Lasterketak "Natura 2000" sailkatürik diren güne zonbait zeiharkatzen beitü ondorioz, neurri xorrotx zonbait aplikatü beharko dü. Iragan astean, antolazaleak, estadoako zerbütxüak eta Olorueko suprefeta bildü dira, lan bilküra hortan, Mendi tinietako auto lasterketaren antolaketa aztertürik izan da. Entzün Philippe jamet suprefeta :
Aurten lasterketa ostiralearekin Oloruerik abiatüko da. Neskenegünarekin Iratin egonen da eta igandearekin Maidalenan ürrentüko. Entzün Philippe Perez Xiberoko Mendi tinietako lasterketaren ardüradüna :
Ahüzkiko artzainen besta ospatü da igande hontan. Goizan besta mezarekin hasi da, ondotik aperitifa eta bazkaria Ahüzkiko ostatüan. Bazter orotan jei paketa beitzen üsatü arrakasta eta jente gütigo bildü düe. Leheneko jokülari famatüak ez badira haboro agertzen jokülari berri eta gazte ikusi ahal izan da. Urte oroz bezala leheneko joküak uhuratürik izan dira : ütürriala artino lasterketa, haur eta nesken lasterka, barraka, zanka gibel, zankarte, jauzika eta hirunazko jauzika.
Ahüzkiko bestaren erabazleak : Ütürriala artino lasterketan 8 parte harzaleak baziren eta erabazi diren lehen bostak dira : 1. Régis Lapeyrade (4.10 mn) 2. Vincent Etchebest 3. Joël Garicoix 4. Bettan Queheille 5. Xavier Quihilliry Haurren lasterketan 24 parte harzale eta 5 erabazle : 1. Pette Queheille 2. Laurent Carrique 3. Serge Garicoix 4. Arnaud Larramendy 5. Iban Queheille Nesken lasterketan 4 parte harzale : 1. Aurélie Bouillon 2. Mathilde Bouillon 3. Marie Collard 4. Laure EtcheberribordeBarrakan - Zanka gibel 7 parte harzale : 1. Frédéric Etchebarne (11.80 m) 2. Pascal Lascaray (10.45m) 3. Gérard Etchart (10.3 m) Apexo : 1. Fréderic Etchebarne (9.70 m) 2. Gérard Etchart (9.65 m) 3. Pascal Lascaray (9.55 m) Zankarte 4 parte harzale : 1. Gérard Etchart 2. (6.80 m) 2. Jean-Marie Queheille (6.70 m) 3. Fréderic Etchebarne (5.80 m) Jauzikan 30 parte harzale - Lüzeko jauzikan : 1. Vincent Collard (4.60 m) 2. Joël Garicoix (3.95 m) 3. Aurélie Bouillon (3.45 m) 4. Romain Carrier ( (3.40 m) 5. Iban Queheille (3.35 m) Hirutako jauzikan : 1. Vincent Collard ( (9.40 m) 2. Joël Garicoix ( 9.10 m) 3. Bettan Queheille (8.30 m) 4. Fabien Bourrus ((8.20 m) 5. Aurélie Bouillon (8.10 m) Ekürütik jauzikan : 1. Vincent Collard ((6.60 m) 2. Romain Carrier (6.10 m) 3.Joël Garicoix eta Bettan Queheille (5.90 m) 4. Pette Queheille ( 5.45 m) Zaküen lasterketan 30 parte harzale : 1. Pette Queheille, Patrick Larramendy 3. Christophe Larramendy 4. Johane Aguer
Entzün Johane Carricabürü Altzürüküko aüzapeza eta antolazalea :
Betzüla trinketeko lehiaketaren finala jokatü da igante hontan. Aurtenko finalistak Ibarrola eta Ducassou izan dira 40 - Bielle eta Paxkal Ezkurraren kontre 39. Ürrentzea artino pelota partida ederra eta tinko tinkoa ikusi ahal izan da.
Gaznen feida igaran da atzo Atarratzen. Gaznak 3 kategorietan sailkatürik izan dira : biarnesak, xiberotarrak eta ahüntz gaznak. Orotarat, hamabost gazna egileek lehiaketan parte hartü düe, hona sailkapenean agertü direnak : Xiberoko gaznetan 1. saria : Michel Andere Gat Barkoxekoa 2. saria : Francis Poineau Mitikilekoa 3. saria : Arnaud Etchebarne Agia Atarratzekoa. Biarnes gaznetan : 1. saria Julien Lassalle Lourdiosekoa 2. saria Françoise Lagrave Hetakoa 3. saria Lechardoy Ogenne-Camptortekoa. Ahüntz gaznetan : 1. sariaPacheu Hetakoa 2. saria Anne Lavis Arrokiagakoa 3. saria Ludovic Besset Landakoa. Goizan, kartieleko jenteak hüllantü dira gazna feidalat, arrestitan aldiz, turistak ziren animazioak antolatürik zirelakoz : gazna egitea, ardi bixkarratzea eta beste.