Eskola sartzea Xiberoko eskoletan (11/09/06)

Inprimatu

Arrenkürarik gabe iragan da eskola sartzea Xiberoan. Arramaiatzaz geroztik jakin zen ez zatekeala eskola zerratzerik eta erakasle postü galtzerik. Orokorkean, oro arruntean iragan da haur zonbaiten nigarrak ezik. Haatik, Maule-Gainean gela berritüetan sartü dira haurrak eta Idauze-Mendin egoitza berrian sartü dira ttipiak. Orai arte, bi leküetan partekatürik balinbaziren, denak boti dira orai Idauzen. Ama eskolakoak eta CPkoak egoitza berrian eta handiagoak leheneko gelan. Baldintza ezinago honetan dira beraz 49 ikasleak eta lau erakasle eüskaldünak.

Xiberoko ikastoletan sartzea ere eginik izan da astelehenean. Sohütan 105 haur ziren 113 izanen direlarik dagün urte hatsarrean. Haatik, üda aitzin hasirik obrak ez beitira oranokoan ürrentürik, sartzea ahal bezain ontsa iragan dadila erakasleek antolatü düe, bena laster gela berritüetan sartüko dira ikasleak. Alozen klase berri bat zabaltü da eta 26 ikasle kontatzen dira orai. Erakasleen aldetik, kanbiamenak izanen dira Alozen Joana Arhantcet eta Solange Chimits dira erakasleak eta Sohütako taldean Karine Chimits eta Pette Etxebarria dira taldeari gehitzen direnak.

Xiberoko kolegioetan ere sartzea ontsa iragan da. Argia kolegioan 308 ikasle ziren, San Frantses kolegio lizeoan 130 bat eta Atarratzeko Jauregi kolegioan 78. Orotarat, 500 bat Xiberotar gazte dira hiru kolegioetan. Aspaldiko partez, ohar etxekiko dügü behar ziren erakasle güziak agertü direla sartze egünean.  Ikastetxe bakotxak xede pedagogikoak plantan ezarri dütü, ikasleen kausitzea eta garapenaren segürtatzeko.

Entzün Maylis Fordin Idauze-Mendi eskolako züzendaria :


Entzün Idauze-Mendi eskolako haurrak :

Entzün Añi Aguer Eperra ikastolako züzendaria :