Jondane Jakobeko bideen 20 urteak UNESCO-n, ospatürik neskenegünean

Jondane Jakobeko bideen 20 urteak UNESCO-n, ospatürik neskenegünean

Inprimatu

Aurten ospatützen beita Unesco-an 20 urte inskribatürik direla Jondane Jakobeko bideak. Xiberoan ere bai bada antolatürik ekitaldi bat aste ondar hontan. Ebilaldi eta bazkari bat proposatzen du "Les amis de St Jacques" alkarteak Partitzea Mauleko herriko etxetik goizeko 8ak30tan uztailaren 21 hontan. 11ak 30tan heltzeko Urdinarbera. Han züntzur bustitze bat eta bazkari bat proposatürik date 10 euroren trük. Bazkariarentako surtut izena eman behar da Sylvie-ri : 05 59 28 15 29 edo 06 13 56 37 32. Edo Valerie-ri 06 08 25 72 18 edo Andre-ri 06 80 08 05 94 Alkarteaz bai eta egün hortaz xehetarzünak bildü dütügü Monique Barneche-ekilan :