XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Junes Casenave-Harigile1981an hasi zen Xiberoan erretor izaten. Lehenik Larrainen bi urte iragan zütüan, ondotik Altzairat joan zen eta han egon da geroztik. Bena berriki jakin dügü erretorgoako erretreta hartüko düala üda hontan, üztailaren 11an azken meza eman ondoan. Hainbeste urteko egonaldiaz elestatü da Junes Casenave Ttk Recaltekin.
Nahiz orano ez den bere ordaria izendatürik izan, galtegin deiogü bere ustez eüskaldüna izanen denez. Entzün Junes Casenave :


Bestalde, elizan jente gütiago izateaz bere iritzia eman deigü. Entzün Junes Casenave :

Aurten Xiberoko Gaü Eskolak antolatü Tipiñakoan 7 talde ari izan dira goiz orotan axuriarekin errezeta ezberdinen adelatzen. Ehün bat ziren berriz sükaltarien lanak txestatzera joanik, horietarik haboroenak Bildozetar Onizetarrak (aurtenko Tipiñakoa beren herrian beitzen). Prefosta sükaltarien arteko lehiaren gainetik besta bat zen, urte oroz bezala, bena horra halere epaimahainak haütatü dütüan hiru talde hoberenak : lehen Ekaitz Mazusta eta Maider Etxeber, bigerren Olivier Bertrand eta Hubert Catalogne eta hirugerren Philippe Iriart eta Joël Arla.
Entzün TTKren mikrotik Tipiñakoaren giroa :


Philippe Etxegoien, gure pelota berriketaria Txilen zen iragan barantailaren 27an, Richter eskalan 8,8 ozkeko lürrikara batek amerikar lürralde hori iharrausi züalarik. Han ez zen lehentze agitzen, eta aitzinekoetan azkarrena 1960an izan zen, 9,5 ozkekoa. Geroztik, Philippe Etxegoienek ere konfirmatü deigünaz, eraikuntza haboroenak lürrikarak jasaiteko eginik izan dira. Dena den, aurtenko lürrikara azkarrenaren ondotik beste zonbait ere izan ziren, eta Tsunamiak gibeletik. Herria, pentsatzen ahal den bezala, zankazgora ezarririk izan zen, eta gobernüaren erranen arabera, 540 jente zentü ziren.
Egün horietan ikusi züanaz mintzatü zaigü Philippe Etxegoien. Entzün :

ASA alkarteak oihan pribatüetako jabeak lagüntzea dü xede. Düala güti, alkarte honen aipamena egin dügü Idauze-Mendiko lür pezen trükaketan parte hartü beitzüan. Bere biltzar nagusian, beste ekimen zonbaiten berri ere eman deigüe. Azken lau urteetan, bi programa plantatü dütüe ; lehena Urrüstoi-Larrabilen, Berrogainen, Mitikilen, Ezpeizen eta Arrokiagan eta bigerrena Montorin eta Hauzen. Lehenean 28 jabe lagüntürik izan dira orotara 3 500 metra kübiko egür mozteko eta ondotik saltzeko. Montorin eta Hauzen berriz, hatsarreko diagnostikak baizik ez dütüe egin oraikoz.
Hortaz gain, ASA hasi da gogozkatzen hebenko oihanetan leküko zühainen lantatzeaz.
Entzün Jean Michel Armagnague, ASAko lehendakaria :

Gasbide bat (ez Xiberokoa)Ezagütü düenek gogoan düküe orano 1993an gasbidearen edo "gazoduc" delakoaren kontrako borroka lüzea. Xedea leküko haütetsiekin egin zela oritarazi deigü Jean-Dominique Iriartek Gaspars taldeko kide izan zenak, eta hitzemanik izan ziren 600 lanpostüak (gasbideak ekarri behar zütüanak) sekülan ez direla ikusi. Aste hontan jakin da europar batzordeak sosez lagüntü gei dütüan 31 gasbideen artean Larrainetik iragaiten denaren handitzea aipatzen dela.
Oraikoz, Xiberoa zeharkatzen düan gasbidea zentzü bakarrean doa. 2013an gaüzatü nahi den xede berrian, gasa bi zentzüetan kurriaraztea aipatzen da. Horrek erran nahi dü karreatürik datekean gas kopürüa ere handitüko litzatekeala : oraikoz 3 miliar metra kübiko dira, eta xede berriarekin 11 miliar metra kübiko lirateke.
Azkenik, erran dezagün nihor ere ez dela xede hontaz jakinean, ez Larraineko aüzapeza (Sébastien Üthürriage) ez ete herri alkargoako lehendakaria (Dominique Bosq).
Entzün xehetarzünak Lole eta Jean-Dominique Iriartekin :


Entzün Jokin Zaldunbidek Jean-Dominique Iriarti egin alkarrizketa :

Informazio haboroentako klika heben peko lotüretan :
Le Journal du Pays Basque / Eüskal Herriko Kazeta
La Clau

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan